Atal berri hau hasteko, adibide antologiko bat:
Gazteen artean drogen kontsumoaren aurkako jarrera eta jokabideak zabaltzeko asmoz, Espainiako Barne Ministerioak publizitate kanpaina masiboa egin zuen 1999. urtean estatu osoan .
Estatuko hizkuntza ofizial guztietan egin zuen. Erabaki aurreratu samarra garai hartarako (estatuko enpresa eta erakundeek publizitatean zuten hizkuntza-irizpide ohikoenekin alderatuta). Baina itzulpen penagarri batekin egin zuten kanpaina euskaraz.
EAEko autobus geltoki askotan ikusi genituen euskarazko iragarkiak gazte euskaldunak drogak hartzera animatuz. Espainiako Barne Ministerioak sinatuta. Ikaragarria.
Umorez hartu genuen askok kanpaina. Euskarazko publizitatearen egoera gordin-gordin erakusten du, ordea. Asko baitira publizitatean euskaldunok bizi ditugun itzul penak.
Laburpen hitzak: euskarazko, Publizitatea

