GORENAK, sagardoen euskal selekzioa

2012/05/20

Euskarazko publizitate txukuna baino gehiago eskatzen du “euskal edari nazionala” (izan) den edari batek. (Euskalduntasuna?…)

Eta are gehiago, sektoreko lehen kalitate marka baldin bada eta, gainera, historiako euskal sagardo marka salduena, urtean 6.000.000 botila baino gehiago salduta.

Harrotasunez baina harrokeriarik gabe: “GORENAK, sagardoen euskal selekzioa”. Posizionamendua bikaina eta kanpaina benetan ona iruditzen zaizkit.

1

2

3

4

Euskal Herria, euskal selekzioa, talde-lana, tinkotasuna, indarra, kemena, fokoak, epika pixkat bat ere bai… Hartuko lituzke euskarak…

5