Euskararen egoera publizitatean

Telebistan, irratian, prentsa idatzian, interneten, markesinetan, hesietan, saltokietan, kiroldegietan, kultur-etxeetan, kalean… Nonahi dago publizitatea, eta uneoro.

Nabarmena denez, erabateko presentzia –eta eragin handia– du publizitateak, eta eremu horretan ere, lan asko dago egiteko, “euskararen normalizazio osoa” edo, bestela esanda, “euskararen garapen oso eta eusgarria” lortu nahi bada.

Asko daukagu egiteko, bai, bi zentzutan gainera: kuantitatiboki, publizitate-euskarritan euskararen presentzia areagotuz, paisaia fisiko eta ez fisikoan; eta kualitatiboki, publizitatean euskara zuzen, jator eta egokia erabiliz.

Asmo horrexekin izenpetu zuten zenbait eragilek publizitate sektoreari dagokion Bai Euskarari Akordioaren Plan Estrategikoa. (Ez dakit plana zenbateraino ariko ote diren gauzatzen. Eta benetan diot hori, inongo asmo ironikorik gabe). Euskal Herrian publizitatea egiten duten iragarle handiek eta publizitate agentzia garrantzitsuenek gaiari serio heltzen ez dioten bitartean, ordea, ez dugu benetako aurrerapausorik emango.

Izan ere, honela laburtuko nuke faktore garrantzitsuenak soilik aipatuta, euskararen egoera gaur publizitatearen eremuan:

Iragarleak
.- Iragarle gehienek ez dute beharrik sentitzen publizitatea euskaraz (ere) egiteko.
Gehienek uste dute publizitatea gaztelera hutsez eginda, galdu behintzat, ez dutela ezer galtzen lehiakortasunean. (Eta ez da ahaztu behar, publizitateak ele bitan eginda, eraginkortasuna galtzen du askotan eta gastu handiago dakar beti).
.- Handien artean askok, itxura gordetzearren soilik egiten dute beren publizitate guztia ele bitan, behartuta daudelako nolabait.
Ez dute garrantzitsutzat jotzen publizitatea euskaraz egitea, eta ondorioz, ez dute behar bezala zaintzen.
.- Ez diete esijitzen beren publizitate agentziei euskarazko publizitatea on eta eraginkorra.
.- Itzultzaile propioak dituzte askok. Onenean, publizitateaz ezer gutxi dakiten filologogoak izan ohi direnak; eta txarrenean, bertako euskaldun “aditu” bat izaten dena.

Publizitate agentziak
.- Iragarle handiek ez dituzte gehiegi estutzen, eta ez dute euskarazko publizitatea serioegi hartzeko motibazio berezirik.
.- Langile euskaldun gutxi dituzte (eta are gutxiago goi-karguetan).
.- Euskaraz sortzeko beharrik ez dute sentitzen. Ondorioz, ez dituzte beharrezkotzat jotzen euskaraz sortzeko gauza diren kreatiboak.
.- Kanpaina guztia landu ostean, behin bezeroak aprobatu duenean, azken ordu erdian egiten dira itzulpenak euskarara.
Onenean, jatorriz gaztelerazkoa den mezuaren euskal bertsio bat, egokitzapena, egiten saiatzen dira, itzulpen zuzena, hitzez hitzezko kalkoa, saihestuz.

Media zentralak
.- Medioen plangintzak egiterakoan audientzia datuetan oinarritzen dira batik bat.
.- Euskarazko publizitatea ez dute –oso kasu berezietan ez bada– inpaktu kualitatiboak lortzeko bide gisa proposatzen.

Bestelako barne faktoreak
.- Publizitatean espezialdutako itzulpen zerbitzuak eskaintzen dituen enpresarik ez dago. Ez behintzat iragarle eta publizitate agentzia handiei alor konkretu horretan benetan aditua dela erakutsiz.
.- Publizitate munduan profesional euskaldun gutxi dago. Badirudi euskaldun profesional onak gutxi direla publizitatean.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s