“Marketinga” ez behintzat, ezta?

“Marketin Saila” daukate zenbait euskal enpresek, baina “marketing departamentuak” ere badira gure inguruan, baita “marketin-sailak” ere…

“Sailaren” eta “Departamentuaren” artean alderik ez dagoela esango nuke. (Ez naiz filologo, ez dakizkit Euskaltzaindiaren arauak oro… Euskaldun arrunt bat baino ez naiz ni, eta nire uste eta inpresioak baino ez direnak ditut hemen ere gidari).

“Marketing” hitzaren inguruan ez dakit Euskaltzaindiak erabakirik hartua ote duen honezkero. Badakit, ordea, inguruan begiratuta, oraindik arauren bat jakin gabe gaudela enpresak (publizitate agentziak ere barne).

Zuzenagoa delakoan edo beren enpresei ingles ukitua eman nahian edo, “g”-z idazten dute batzuek “marketing”. Beste batzuek, berriz, agian jarrera euskaldunagoa agertzen dutelakoan edo, “g” horri muzin eginda idazten dute “marketin”.

“Marketin(g) saila” ala “marketin(g)-saila” idatzi behar ote den ez dakit. (Lau aukera horien artean, “marketin-saila” da bitxi samarra iruditzen zaidan bakarra). Inpresioa dut, ordea, “marketinga” behintzat ez dela hitz jatorra, hori seguru (?).

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s