Askatasun sentsazioa itzulpenetan

stresslessHarrituta uzten ninduen Goienkarian orain gutxi arte agertzen zen Ekornes etxearen iragarki batek. Stressless besaulkiak eta sofak iragartzen zituen, eta honakoa zuen titularra:

Sentsazio askatasuna
proba ezazu

Gero, testua irakurri ostean, (-gure- “besaulkiak eta sofak zure gorputza libre sentiaraziko duten munduko leku bakarrak dira, edozein jarreratan egonda ere”), pentsatzen nuen deskuidu bat izan zuela itzultzaileak, eta honakoa idatzi nahiko zuela:

Askatasun sentsazioa
proba ezazu

Joan den igandean, ordea, El Diario Vascoren azken orrialdeko faldoiak enigma argitu zidan: “Libertad de sensaciones” zioen titularrak, eta testuak, berriz, (nuestros sillones y sofás son) “ los únicos lugares en el mundo donde su cuerpo se siente libre, en cualquier posición”.

Egia esateko, ez zuen itzulpen erraza iragarki horrek. Ematen du, hala ere, askatasun sentsaziorik gabe sentitu zela itzultzailea bere lana egiterakoan.

Goienkarian agertu den beste iragarki baten “egileak”, aldiz, beldur eta konplexu gutxiagorekin, askatasun sentsazio askoz handiagoarekin, egin zuen bere lana (itzulpena?!). Orrialde erdia hartzen duen koloretako iragarki batean, Karibeko hondartza bat dirudiena ikusten dugu, eta letra larriz zera dio titularrak:

BENE-BENETTON,
ESKAINTZA ON!
%50 arte

UNITED COLORS OF BENETTON markari sinarazten dio iragarkia gure publizista euskaldunak.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s