Musika irakurtzeko: Entzun!

ENTZUN! aldizkariaren iragarki bat dakar The Balde-ren 16. zenbakiak, eta honela dio haren claim edota titulartzat har dezakegun esaldiak:

MUSIKA ERE
IRAKURTZEN DELAKO

Ulertu ulertzen dut hitz horiek esaten dutena, baina sentsazioa daukat, hitz horiek esaten dutena baino haratago iristen dela iragarkiaren egileek aditzera eman nahi ziguten kontzeptua. Oker ez banago behintzat, baliteke ideia oso on bat egotea hor atzean, adierazkortasun ez zorrotzegi baten ondorioz, ezkutuan geratzen dena guztiz ia-ia.

Askoz garbi eta indartsuago suertatuko litzateke, nire iritziz, horrela:

MUSIKA IRAKURRI ERE EGITEN DELAKO

Edo are labur, garbi eta zuzenago:

ENTZUN!
Musika irakurtzeko

Claim dotore eta erakargarria suertatuko litzateke hori inondik ere. (Produktuaren izena edo marka nonahi laguntzen duen hitz sortari esaten zaio claim-a publizitate munduan). Beren aldizkarian, iragarkietan eta abar erabil dezaten gomendatuko nieke ENTZUN!-ekoei, harekin jolas dezatela.

Azken urteotan entzun dudan claim edo kontzeptu onenetariko batekin beste hedabide batekoak egiten ari direnaren bidetik:

Radio Euskadi
(Todo lo que te contamos) Lo ves

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s