Batere gatzik gabeko kartela

AsteNagusia2004aDonostiako Aste Nagusia iragartzea helburu duen aurtengo kartelean, gatzontzi bat besterik ez da ikusten, hondo urdin garbi baten gainean, eta honela dio testuak:

 

Abuztuak8-15Agosto2004 ASTENAGUSIA SEMANAGRANDE
DONOSTIA SANSEBASTIÁN

¡Eskaintza
Oferta!

(Eta gatzontzian bertan:)

Sal

atera

INGREDIENTES: Fanfarreak, Jokuak, Fuegos Artificiales, Zezensuzkoa, Kontzertuak…
CADUCIDAD: 15-08-04 PESO NETO: 8 egun

Batere gatzik gabeko kartel hori hautatuta (ordaindu, izenpetu eta hiri osoan zehar zabalduta), begirune falta ikaragarria erakusten du Donostiako Udalak euskararekiko eta euskaldun guztionganako.

Hor dabiltza erdaldun huts direnak eztabaidatzen retro-a dela kartela, aginduzko aditza dela “sal” hori, supermerkatu batekoa dirudiela, zer pentsatua ematen duela… Bost axola zaie euskaraz funtzionatzen ote duen, zerk eta elebiduna izateko asmoa zuen kartel batek…

Hitz edo esamolde baten bi esanahiekin jolastea baliabide arras erabilia da publizitatean, sarritan emaitza politak eskaintzen dituena, baina zeharo oker dabiltza, kartel elebiduna izan behar duen batek, bide horretatik lasai jo dezakeela uste baldin badute.

Ulertu behar lukete, behingoz, erdaraz soilik funtzionatzen duen ideia publizitario bat oinarri hartuta, ez dutela sekula ez kartel ez iragarki eta ez beste ezer elebiduna egingo. Ezta testuan euskara erdararen aurretik jarrita ere…

Bereziki mingarria suertatzen da kartela “Euskararen Donostia patronatua“-ren webgunean ikusita.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s