Sudur-talo asko, eta publizitario euskaldun gutxi

Narigota-La-Aventura-del-AguaEguneroko zutabetxo ederrean, honakoa idatzi zuen Berrian Anjel Lertxundik 2003ko abenduaren 18an:

Narigota

Atzokoan, berripaper honen azken orriak Narigota izeneko bideo-joko baten berri ematen zigun: Eusko Jaurlaritzak 50.000 ale banatuko omen ditu euskal etxeetan. Helburua: umeei ura neurrian kontsumitzen irakastea. Erreportajeak ez zuen euskarazkoa bertsioa dela esaten, baina ez dago Cervantesek adina gaztelania jakin beharrik bideo-jokoa zein hizkuntzatan pentsatua izan den jakiteko: ur-tanta baten neurriko sudur forma duen Narigota lekuko.

Enegarren kasua da. Eneagarria. Publizitatean kontzentratzen omen da sorkuntzaren funtsa. Euskararen senak ez du nonbait funtsik ez sorkuntzarako dohainik. Gaztelaniaz sortu, euskaraz sufritu: behin eta berriro, tantaz tanta, narigotaz narigota. Oraingoan, ekologiaren izenean, euskarak ez balu bezala tratu ekologikoaren beharrik. Eta okerrena: ez dutela ulertzen, ez dutela ulertzeko ahaleginik egiten. Sudur-talo halakoak!

Ez dakit Narigota jokoaren izena euskaratzeko eragozpen juridikorik izango ote zuten arduradunek. (Litekeena da jokoa itzultzeko eskubideak erosi izanagatik ere, haren izen komertziala aldatzeko baimenik ez izatea… Ez zait beste azalpenik bururatzen -arduradunen inkopetentziarena kenduta, noski). Badakit, ordea, Lertxundiren testu horrek primeran laburbiltzen duela euskarak eta euskaldunok, arrazoi bat edo bestea dela medio, sarriegi jaso ohi dugun tratua (erdaldun hutsengandik beti?).

Ironikoki dio Lertxundik: “Publizitatean kontzentratzen omen da sorkuntzaren funtsa. Euskararen senak ez du nonbait funtsik ez sorkuntzarako dohainik”. Euskarak, ordea, ez du inongo errurik, noski. Euskaldunona da axolagabekeria, edo ezina, norbaitena izatekotan.

Euskararekiko begiramenik gabe jokatzen duten erdaldunak zuritu nahi izan gabe, esango nuke euskaldunoi dagokigula, batez ere, halako adibide mingarri gehiago gerta ez daitezen baliabideak jartzen hastea. (Besteak beste, inork ez duelako ezer egingo, guk egiten ez badugu).

Halakoak salatzen jarraitu behar dugu batetik, (gazteleraz ere bai, erdaldunei begiak irekitzen saiatzeko); bestetik, ordea, euskaraz sortzeko gauza diren publizitario onak izan daitezen bitartekoak jartzen hasi behar genuke lehenbailehen.

Euskaldunak behar ditugu publizitate agentzietan eta enpresetako komunikazio-arduradun postuetan; adierazkortasun zorrotza euskaraz eta marketinaren eta publizitatearen inguruko ezagutzak, bi-biak dauzkaten profesionalak. Ez baitirudi halako asko dagoenik bazterrotan.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s