Euskarazko publizitatearen beharra

Batzuetan barre eta beste batzuetan sufritu egiten dugu euskaldunok, bakoitzak bere baitan, euskarak publizitatean maizegi jaso ohi duen tratu mingarriarekin, baina halako gehiago gerta ez dadin lortzen saiatzeko, ez dugu ahalegin antolaturik egiten.

Estrukturala da euskarak publizitatearen esparruan duen hutsunea (edo ezarrita dagoen publizitatearen sistemak euskararekiko duena). Eta beraz, arazoaren barne-muineraino jotzen ez dugun bitartean, arazo hori pairatzen eta benetako aurrerapausorik eman gabe jarraituko dugu.

Argi esan zigun Koldo Mitxelenak: Ez diote itzulpenek ematen literatura bati bere maila, berezko obrek baizik. Berdin-berdin gertatzen zaigu publizitatean ere. Euskal senaz sortutako publizitate ona behar dugu.

Kalitatezko euskara ereduak sortu eta haiek bazter guztietara hedatuz, hiztunen komunikazio gaitasuna hobetzen lagun gaitzakelako, batetik, eta bestetik, diru iturri garrantzitsua den aldetik, euskal hedabideei eta euskarazko gainontzeko produktuei mesede egin diezaiekelako.

Hitz batean esateko: euskararen alde lan egin dezakeelako behar dugu euskaraz sortutako publizitatea. Publizitate ona, eraginkorra, atsegina.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s