Funtsean, berdin-berdin jarraitzen dugu

Nire artxibategia txukuntzen nenbilela, herenegun, blog honetara ezin egokiago ekar daitekeen Anjel Lertxundiren beste artikulu batekin egin nuen topo paper zahar artean. Moztu nuenean datarik idatzi ez banion ere, orain zortzi-hamar bat urtekoa behar du izan egunkari-zatiak, El Mundon agertu baitzen.

Gauza asko aldatu dira ordutik. Egunkari hori gaur ez da orduan zena, adibidez; eta Anjel Lertxundik ez du bertan idazten aspalditik. Horrez gainera, –eta gure gaira itzuliz– esango nuke, artikuluan aipatzen diren adibide edo kasu konkretuak seguru asko dagoeneko zuzenduak izango ziren arren, oraindik, hala ere, funtsean berdin-berdin jarraitzen dutela Anjel Lertxundik beti bezain argi hemen azaltzen dituen ideia edo arazo nagusiek.

Iragarkiak arazo

Inoiz idatzi ditudanak berritzera noa: ez dakit nola funtzionatzen duten iragarki-agentziek. Ez dakit administrazioak, aurpegi hieratikodun dama hotz horrek, zein baldintzak ipintzen dizkion agentzia bati. Ez dakit administrazioak kontrolatzen ote dituen egunkarietako abisuak, irratietako jardunak, kaleetako paskinak eta hormetako iragarki dotoreak. Baina ez da oso abila izan behar zenbait prozeduren nondik norakoa asmatzeko.

Demagun iragarkiak elebidunak direla. Kasu guztietan iragarkiaren orijinala gaztelaniaz burutu da, ondoren euskara dezaten. Oso ondo ikusten da jokabide hori Unibertsitateko ikasketak nahiz kirolak iragartzen dituzten oharretan (hiruzpalau aldiz salatu dudana berritzera noa): gaztelaniaz datorren zerrenda ordenu alfabetikoan ikusiko dugun bitartean (atletismo, ciclismo, vela… arquitectura, medicina, química, veterinaria…), euskarazko zerrendaren ordenuak gaztelaniazkoa jarraitzen du (atletismo, ziklismo, bela… arkitektura, medikuntza, kimika, albaiteritza…).

Gaztelaniazko iragarki grafikoetan mezuaren gunea errespetazen da hitz bat destakatzerakoan (nuevo plazo a las BECAS). Euskarazko bertsioan gaztelaniazko gune grafikoaren morroin da iragarkia (epe berria BEKEI). Erdal irakurleak badaki bekak direla ohargai, mezuaren gunea errespetatu baita. Euskaldunak ez daki bekei hori zer den, surftaula baten marka berria, ala Berkeley unibertsitateko laburdura.

Itzuli beharreko testu soila ematen zaio itzultzaileari, beste aipamenik gabe: itzul ezak halako. Itzultzaileak ez daki –seguruena galdetu ere ez du galdetzen– halako hori zein kontestutan joango den, nolako soportea izango duen, zein izango den paskinean hitz eta esaldi bakoitzak beteko duen tokia.

Erdal iragarkien kontrola zehatza jarraitzen du kontratatzaileak. Ez du, ordea, euskarazkoenaren arretarik.

Iragarkia pentsatzerakoan, marketing-aren legeak jarraitzen diren bitartean, itzultzerakoan euskararen legeak jarraitzen dira (jarraitzen direnean), baina ez marketing-arenak.

Iragarkia pentsatzen dutenak, kontratatzen dutenak, itzultzen dutenak, (kontrolatu beharko luketenak?), aipatzen ditu Anjel Lertxundik. Agente aktibo gehiago ere bada, gainera, publizitategintzan, eta horrek berak bakarrik argi erakusten du iragarkiek euskararentzako arazo izaten jarraitu ez dezaten, baizik eta, aitzitik, euskara aberastu eta zabaldu dezaten, bere osotasunean heldu behar diogula euskarazko publizitatearen auzi honi. Nortzuk?

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s