Publizitatea euskaratzeari buruz

Erdaraz sortu den publizitatea euskaratzeko (Euskal Herrian egiten den publizitatearen % 95a gutxienez), testua baizik ez zaie ematen itzultzaileei gehienetan. Hori horrela da ia beti oraindik ere, publizitate agentzien kasuan bederen. Onenean, telefonoz argibide bakan batzuk baino ez zaizkio ematen itzultzaileari.

Publizitatean, ordea, nabarmena denez, oso garrantzitsua da jakitea
-erabakigarria sarritan- zein kontestutan agertuko den mezua, ze euskarritan, ze egitura eta diseinu grafiko jarraituz eta abar. Zentzu horretan, Euskal Herriko Unibertsitatean itzulpenak enkargatzeko baldintza jakin batzuk eskatzen dituztela azaldu digute orain gutxi EHUko Euskara Zerbitzukoek blog honetan bertan, baita baldintza horiek zeintzuk diren zehaztu ere.

Euskal Itzultzaileen webgunean gai honekin zerikusi zuzena duen artikulu bat topa daiteke, 1995eko urtarrilan “Euskara eta publizitatea” izenburupean Jesus Eguzkizak argitaratutakoa. Honako pasarte hauek azpimarratuko nituzke bertatik (hurrengo batean haiei heltzeko):

“Euskal publizitategintzaren arazorik larriena kreatiborik ezarena da, eta ondorioz, itzulpenez baliatu behar izatea, ia inongo kontrolik gabe. Honek erdarazko sormen lanaren morroi egiten gaitu.”

“Euskal kreatiboen lantegiak amatauta daude oraindik; beraz asmatzaileak sortuz doazen bitarte honetan itzulpenari heldu beharrean gaude”.

“Itzulpena, hein handi batean, sormen lana ere bada. Informazioa garbi eman behar da, leialtasuna ikuspegi funtzionalez erabiliz, eta mezua ematerakoan, testuinguru linguistikoez gain, hizkuntzaz kanpotiko beste ezaguera batzuk ere kontutan izanik: norengana zuzendutako mezua den, ze gai darabilgun mezuan, zentzu bikoitzik ezarri nahi diogun, informazio soila den, hitz jokorik ote dagoen, ze komunikabidez iragartzekoa den… Iragarkia itzultzen hasi aurretik, ezagutza horiek eskura izatea behar-beharrezkoa da. Egoeraren azterketa hau barik nekez lor daiteke komunikaziorik eta eragin jakinik.”

“Nire aburutan, ez dago zalantzarik; itzuli ezinezko hitz jokuetan euskarazko iragarkiari beste trataera bat eman beharko litzaioke, eta besterik ezinean, eslogan bikoitza asmatu: bat euskaraz eta beste bat erdaraz. Baina honela, katearen hasierara goaz, sormen lanera. Eta hementxe dago gakoa. Nire ustez, publizitate etxeek sormen lan horretantxe jabetu behar lukete ea asmaturiko eslogana erdaraz bezain egingarri ote den euskaraz ere; ea indar eta eragin beretsukoa izan ote litekeen erdaraz nahiz euskaraz. Por SI DA, SIDAren kanpainian, erdaraz baliagarri izan litekeen eslogana da, baina ez dago euskaraz jartzerik. Zer esan nahi du honek? Kanpainia osoa erdaraz pentsatua izan dela soil-soilik, eta gero euskaraz ere egin behar denez gero, itzultzaileek asma dezatela konponbiderik gabeko gakoa. Honen irtenbide bakarra itzultzaileek sormen lanean zerikusia eta zeresana izatetik asmatuko litzateke, ondorengo prozesu guztian ere eskua izanik.”

“Publizitategintzan itzulketa soila baliagarri da idatziz ematen diren iragarki enunziatiboetan, baina irratietarako kuinetan eta telebistarako espotetan egokitu beharra ere sortzen da.” (…) “esaterakoan korapilatsua bada entzuterakoan ere traketsa izango da. Hau irratietako kuinei dagokienez.”

Spot-etan, berriz, “pantailan ageri denaren erritmora eta aho eraginetara egokitu beharko da euskarazko testua.” (…) “Esan beharrik ez dago egokitasun osoa eman behar dela: testuak ezin du esataria bizkorregi edo astiroegi esatera behartu.”

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s