Publizitario euskaldunen beharra

Sormenaren eremuarekin lotu ohi da batik bat publizitatea, hori baitu agerikoen mundu horrek: komunikagai duena helarazteko baliatu ohi duen bide kreatiboa (batzuetan landuagoa bada ere beste batzuetan baino, nabarmena denez). Horregatik uste dute askok “euskal publizitategintzaren arazorik larriena kreatiborik ezarena” dela.

Egia da, euskaraz sortzeko gai diren kreatiboen premia handia daukagu euskaldunok. Euskarazko publizitate ona eginez, kalitatezko euskara ereduak bazter guztietara zabalduko dituzten kreatibo benetan euskaldunak behar ditugu. Horrekin soilik, ordea, ez diogu “erdarazko sormen lanaren morroi” izateari utziko.

Publizitario eta komunikazio arduradun euskaldunak ere ezinbestekoak ditugu, publizitateak euskararen alde lan egin dezan nahi badugu. Izan ere, publizitatea ez baita soilik, batzuek uste duten bezala, ideia deigarri eta saltzaileak asmatzeko lanabes bat.

Kreatiboek emaitza askoz hobeagoak ematen dituzte komunikazio estrategia sendoak ezartzeko gauza direnen gidaritzapean, eta azken hauek bete ohi dituztenez bai enpresetako eta bai publizitate agentzietako goi-karguak, berebiziko garrantzia dute euskarazko publizitatearen sustapenerako.

Publizitateak sendoa izan behar du, estrategikoki ondo eraikia eta sormen aldetik ondo gauzatua, baita euskaraz ere. Euskaraz batez ere.

Enpresa euskaldunek egiten duten publizitatea ikusita, ez dirudi, ordea, ez kreatibo eta ez komunikazio arduradun euskaldunak hain beharrezko ditugunik.
Edo alderantziz (hobeto?) esanda: enpresa euskaldunek dituzten kreatiboak eta komunikazio arduradunak igarrita, ez dirudi publizitatea beharrezko dugunik.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s