Zer egin dezake, ba, publizitateak euskararen alde?

Euskararen normalizazio bidean, lehen-lehen mailako garrantzia du publizitateak. Hala aitortzen du Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiak. “Euskara eta Publizitatea” gaia hizpide dugunean, ez gara, ez, ahuntzaren gauerdiko eztulaz ari.

1.- Nonahi dagoenez eta une oro, eta gainera hizkuntzarekin jolas eta egitura berriak egiten saiatzen denez, euskara zuzen, jator eta egokia gizarteratzeko euskarri ezin egokiagoa izan daiteke publizitatea. Kualitatiboki eta kuantitatiboki lagun diezaioke euskarari zentzu horretan, beraz, kalitatezko euskara ereduak sortu eta haiek bazter guztietara hedatuz.

2.- Diru iturri garrantzitsua da publizitatea, eta alde horretatik, euskarazko hedabideen hazkunde eta hedapenerako erabakigarria izan daiteke zeharo. Horrek ekar dezakeen guztiarekin. (Produktu hobeagoak, audientzia zabalagoak, eragiteko ahalmen handiagoa, erreferentzialtasuna, euskararen presentzia nabarmenagoa…).

3.- Euskara bera zuzenean edo zeharka sustatzeko ere balio dezake publizitateak. Euskararen beraren erabilpena sustatzeko kanpainei buruz ari banaiz ere batik-bat, ezin ahantz daitezke euskaltegiek egiten dituzten kanpainak ez euskal hedabideak sustatzeko asmoz egiten direnak ez euskal produktuak, oro har, merkaturatzeko egiten diren komunikazio ekintzak.

Asko egin dezake publizitateak euskararen alde. Argi dago. Horretarako, ordea, euskaldun profesional onak behar ditugu, benetan euskaldun eta benetan on izango direnak –ez baitauzkagu¬ ia– publizitate agentzietan eta enpresetako komunikazio arduradun postuetan.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s