Euskara, lana lortzeko

Gaur (eta benetan diot hori, gaur bertan gertatu delako), mutil berri bat hasi da gure lantokian lanean, trainee moduan. Oraintxe bukatu du Publizitatea eta Harreman Publikoak karrera EHUn, euskalduna da eta kreatibo erredaktore profesionala izatera iritsi nahi luke.

Euskaraz sortu beharreko hiru iragarki neuzkan gaur, besteak beste, esku artean, eta konplikazio handirik ez zutenez, iritsi berriarekin bideratu ditut. Zera esan diot argibide guztiak eman ostean, bera motibatzeko asmoz: “euskarazko publizitate ona egiten duen jende oso gutxi dago, mutil, eta hementxe duzu aukera, aurren-aurreneko egunetik, agentzia honetan kreatibo gehienek egin ezin dutena egiteko”.

Erantzun dit bera saiatuko dela, baina euskaraz ez dela oso ondo moldatzen…

Nola liteke euskaraz ondo ez dakien norbaitek karrera bat egin ahal izatea euskaraz? Nola da posible EHUn euskal adarrean lizentziatu berri den norbaitek euskaraz ondo ez jakitea? Zertan, eta euskaraz sortu eta idazteko gauza izan beharko duen alor batean!…

Txarrena da, gainera, saiatu ere ez dela egin niri iruzur egiten, iragarkiak euskaraz sortzeko gauza zela itxurak egiten…

Konturatzen al dira lizentziatu berriak, inglesa jakitea baino gehiago, euskara doitasunez erabiltzeko gaitasuna eskatuko zaiela lanbide asko eta askotan? Ba al dakite publizitatea euskaraz sortzeko gauza izanda, ate gehiago edukiko dituztela zabalik? Hori ere ez al diete erakutsi?…

Dena dela (eta benetan diot hori, horrela gertatu delako), testuek zenbait aldaketa eskatu dituzten arren, sormen lan duina egin du ene lankide berriak.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s