Euskarazko kazetaritzak publizitatea behar (euskarazkoa)

asmoz131Asmoz ta Jakitez berripaperaren 131 zenbakian (2003ko otsaila) irakur daitekeenez, “Euskarazko publizitatea eta herri komunikabideak” izeneko jardunaldia egin zen 2003ko urtarrilaren 17an, Bilbon, Eusko Ikaskuntzak eta Topaguneak antolatuta.

 Pare bat ondorio nagusi behintzat atera omen zituzten:

.- “Agerian geratu zen aldizkariek formatuak bateratzen joan beharko dutela, iragarki jartzaileek beren diseinuak zuzen aplikatu ahal ditzaten moldaketan aritu beharrik gabe”.

.- “Bestalde, aldizkari federatu guztietarako publizitate komuna erakartzearren, gomendagarria da kultura edo kirol gaien inguruko koaderno monografikoak elkarrekin argitaratzea, tartekoa gisa, Katalunian azken urte eta erdian emaitza bikainez egiten den bezala, Félix Noguera, Edicions Intercomarcals-ekoak adierazi zuenez”.

Ondorio horiek behar-beharrezkoak ziren Tokimedia bezalako euskal media-zentral bat lanean hasteko herri-aldizkarientzat publizitatea lortuz. (Hitz egingo dugu beste batean Tokimediaz eta media-zentralez).

Dena dela, espero dut ekarpen gehiago ere egingo zituztela aipatu jardunaldian…

Haren inguruko txostenak-eta Mediatika aldizkarian argitaratuko omen dira (10. zenbakian), hilabete honetan bertan, Eusko Ikaskuntzan esan didatenez.

Pena da haiek oraindik plazaratu ez izana. Izan ere, haren berririk izan ez genuen batzuk gai beraren gainean jardungo baitugu aste honetan bertan, Euskarazko Kazetaritzaren I. Kongresuaren barruan antolatu den mahai-inguruan.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s