Nekazaldian publizitatea

nekazaldiaZinemadia eta Jazzaldia ez ezik, Nekazaldia ere badugu honezkero gure artean. Zer da Nekazaldia? “Landa ingurunearen gaineko lehenengo zinema astea”.

Baserri mundua kalera hurbildu eta kaletarroi ezagutarazteko helburua du Nekazaldiak. Ez alferrik, zeregin horretan dabiltzan bi erakunde dira haren antolatzaileak: Artzain Mundua (“Foro Mundial del Pastor”) eta Foro Mundial Rural (“Munduko Landagunea”).

Nekazal munduaz eta baserritarretaz gizarteak duen ikuskerarekin kezkatuta, eta jakinda filmeek ez ezik, hedabideek ere eragin handia dutela jendearengan haien irudia eratzerakoan, publizitateari ere eskainiko diote tartea jardunaldietan.

Eta halaxe, bada, hitzaldia eskaini behar dut han etzi (azaroaren 25ean, Donostiako Larrotxene kultur etxean, Intxaurrondon, 18:30etan), baserri munduak publizitatean izan duen –eta gaur egun bizi duen– bilakaerari buruz. (Hitzaldia gazteleraz emateko eskatu didate, baina atsedenaren ostean izango dugun mahai-ingurua euskara hutsean izango omen da).

Hitzaldirako bideo bat prestatzeko, Donostiako Publizitate Jaialdian azken hamabost bat urteotan saritu diren iragarkien artean ibili naiz baserri mundua nolabait agertzen dutenak aukeratzen. Spot benetan onak topatu ditut, umore kodean landutakoak ia denak.

Haiek eta PUBLISen egin ditugun beste iragarki oso ezagun batzuk aitzakia hartuta (ETB 1 eta Euskadi Irratiaren “txapelarena” eta “harrijasotzaile golf zalearena”, eta Kaikuren “Felisa”, “Filomena” eta “kamioiarena”), hausnarketa eginarazten saiatuko naiz: publizitatearen “izaera kontserbatzailea”-ren inguruan, baserri munduaz dugun irudiak eskaintzen dituen abantailen eta ahulezien gainean eta abar.

Gure artzain eta nekazarien alde ere egin dezake lan publizitateak. Modu askotan, gainera.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s