Juanito Oiarzabal segurtasuna komunikatzeko

OiarzabalIzenik ematen ez duen pertsona batek iruzkin bat bidali dit blog honen aurreko mezura, galdetuz ea irakurri ote dudan Joxe Aranzabalek bere Faroa blogean idatzi duen mezua Juanito Oiarzabalekin Euskadiko Kutxa egiten ari den kanpainari buruz.

Labur esanda:
Nik ez dakit mendian eta mendizaleen artean segurtasunaren paradigma izatetik gertu, urrun ala beste muturrean ote dagoen Juanito Oiarzabal. Badakit, ordea, kaletar arrunta naizen aldetik, mendian asko ibilitakoa dela gizon hori, oso-osorik dagoela (ia), kanpainan erakusten dituen arnes horiek aukeratu eta erabiltzen badakiela eta beretzat segurtasuna gauza oso-oso garrantzitsua dela.

Publizitate agentzia bateko profesionala naizen aldetik, berriz, pobre samarra iruditzen zait kanpaina, erakargarritasun gutxikoa, bai irudi eta estetika aldetik eta bai, protagonista segurtasunaren kontzeptuarekin lotzeko, erabili duten planteamendu kreatibo zuzenegi horregatik.

Dena dela, gehiengo zabalarentzat ezaguna den pertsonaia bat hartu dute, jendeak begi onez ikusten duena oro har. Menditik kalera jaitsi dute, bizi den lekura, banketxe baten laguntza behar duen mundu honetara, eta segurtasunarekin lotu dute. Planteamendu estrategikoa zuzena iruditzen zait.

Eta gero, bada Joxe Aranzabalen iruzkinean zeharo estimulantea iruditu zaidan pasarte bat: “Birritan salbatu dute in extremis, behin Iñurrategi anaiek, eta bigarrengoz iragan udan. Bietan erakutsi zuen kalkulu eskasa, lidergorik eza eta egozentrismo itzela.”

Hori hala bada, gizarte osoak hori jakingo balu, kanpainak are hobeto funtzionatuko lukeela uste dut. Juanito Oiarzabal “arrikutsua” bada mendian ez ezik, baita bere diru kontuak txukun eramaten ere, salbatuko duen norbait behar badu eta gainera, kalkulatzen ona ez bada, lidergoa falta bazaio eta egozentrismoa baldin badu, zer behar du ez bada banketxe on bat?

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s