Publizitatea, diskurtsorik eraginkorrena

Kurrin-kurrun VitaeJoxerra Garziak plazaratu berri duen bere “Kurrin-kurrun vitae” liburu guztiz gomendagarrian publizitatearen gaineko zenbait iruzkin (ere) egiten ditu. Honako biak, besteak beste:

.- Publizitatea da gaur egungo diskurtsorik eraginkorrena.
Inork gutxik jarriko dizu hori zalantzan. Antonio Carok, berriz, areago dio: eraginkorrena ez ezik gainerako diskurtso guztien eredu ere bada, Caroren ustez, publizitatea, are gehiago gazteen artean. Alegia, gizarte modu honetan arrakasta izan nahi duen diskurtsoak publizitatearen jardunbideak imitatu behar dituela.

.- Publizitatea, gure garaiko diskurtsorik eraginkorrena, behar bezala ulertzeko, berriz, hor daukagu erretorikaren genero epidiktikoa, nire aburuz Aristotelesen ekarpenik emankorrena izan litekeena gure garairako. Entretenimendu hutsa diruditen diskurtsoak ere pertsuasiboak direla ohartarazi zigun Aristotelesek, eta hobe genuke ohar hori aintzat hartzea, bestela nekez ulertuko baititugu gaur egungo diskurtsoak.

Gaur egungo diskurtsoak ulertzeko ez ezik, gure helburuak lortzeko estrategia eraginkorrak asmatzeko ere hartu behar genituzke aintzat euskaldunok ohar horiek guztiak.

Gure eskura ere badagoen lanabes ahaltsua baita publizitatea. Euskarari berari ere mesede nabarmena egin diezaiokena zentzu askotan.

Advertisements

Laburpen hitzak: ,

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s