Athletic, hori da marka hori

Athletic-Bilbao106 urtetan aurrenekoz Athleticeko jokalariek elastikoetan publizitatea eramango dutela eta, eztabaida izan da orain gutxi.
Ez da hau Eusko Jaurlaritzak futbol taldea diruz laguntzeko hartu duen erabaki politikoaren balorazioa egiteko gunea. Publizitatearen inguruko zenbait iruzkin egingo ditut, ordea.

Athleticek “Euskadi” leloa eramango du elastikoan, eta zaletu batzuei kamiseta zikintzea dela iruditzen zaie hori. Kanpotik soilik begiratzen diodan arren, futbolaren mundua nola dagoen ikusita, harrigarri samarra egiten zait niri hori entzutea.

Futbol zelai guztiak publizitatez gainezka; epaileen uniformeak, jokalarien elastiko eta oinetakoak, baloia bera…; irudi eskubideak; merchandising ikaragarria; partidak prime-time garaian jokatu beharra; prentsaurrekoak marka komertzialez inguratuta egunero-egunero; futbolean onak direlako bainoago kamisetak saltzen dituztelako fitxatzen diren jokalariak; …

Oso autentikoak gara euskaldunak, ordea, badakigu guk marketing kontuetatik urrun ibiltzen… Horregatik, Athleticeko Presidenteak, Fernando Lamikizek, bere erabakia zuritzeko esan behar izan du elastikoa ez dela zikinduko, izan ere -bere hitzetan- Euskadi eramatea ez da publizitatea, ez da marka komertziala. Kamisetan “Euskadi” jartzea ez omen da publizitatea egitea…

Futbol talde bakoitza ez ezik, jokalari bakoitza bera ere marka bat den garaiotan, zeini sinistuarazi nahi diote “Euskadi” ez dela marka bat? Euskadi marka bat da, New York, Maradona, Nike edo Real Madrid bezalaxe. Eta kamiseta horretan, edo beste batean, edozer jartzea -edozer- publizitatea egitea da eta izango da beti.

Marka da gero, euskaldun asko oraindik horrelako errezeloekin ibiltzea. Esango nuke badugula garaia espabilatzeko, eta gauzak diren bezala onartu eta haiei zukua ateratzeko moduan heltzeko. Euskadi marka bat da, ondo zaindu, aberastu eta handi egiten asmatu behar dugun marka, gainera.

Eta Athletic bera ere futbol talde bat ez ezik, marka oso indartsu bat ere bada. Bat baino gehiago ausartuko litzateke esatera futbol talde bat baino gehiago marka bat dela batez ere Athletic. Baina bueno, ez gara orain publizitatearen eremuan muturrera joan eta marka guztiak hausten hasiko…

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s