Komunikazioa planifikatu beharra

Mediatika_10Eusko Ikaskuntzak plazaratu berri duen Mediatika (“Cuadernos de medios de comunicación”) aldizkariaren 10. zenbakiak hemen aipatu nuen “Euskarazko publizitatea eta herri komunikabideak” jardunaldiko txostenak dakartza.

Joseba Andoni Etxebarria EHUko irakasleak zera dio berean, besteak beste:

.- “Hau da, hain zuzen, Euskal Herrian euskarak duen erronka, komunikazio prozesu batzuetan beste hizkuntzak baino baliagarriagoa dela erakustea.”

.- “Militantismoak alde positiboak ditu (…) baina ez dut uste ezaugarri honetan bakarrik edozein proiektu sustatu ahal denik era iraunkor batez.”

.- “Edozein proiekturi sendotasuna emateko, militantismoaz baliatzeaz gainera, irtenbide iraunkorra eta urritasunetik ateratzen duten jokaerak erabili behar dira.”

.- “Euskarazko proiektuak sortzeko eta mantentzeko ahalik eta profesionaltasun gehienez jokatu behar da.”

.- “Aipaturiko merkatu-sistema horretan bide bakarra dago: plangintza.”

Komunikazioa planifikatzearen garrantziaz mintzo da hor EHUko irakaslea. Euskarazko egitasmoek komunikazioaren kudeaketa profesional eta planifikatua egiteko duten beharraz, hain zuzen.

Euskal enpresen, erakundeen eta gizarte eragileen artean zenbatek egiten/eskatzen du urtero, edo bizpahiru urtean behin behintzat, komunikazio plan bat?

Ba al dakigu zer den komunikazio plan bat? Eta zenbat euskaldun da gai komunikazio plan benetan eraginkor bat egiteko?

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s