Publizkuntza (I)

berripapera“Nazioarteko Publizkuntza 1. Kongresua. Publizitatea eta hizkuntza ez normalizatuak”. Orain hamar bat urte burutu zen.

Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Idazkaritza Nagusiak argitaratzen duen Euskararen Berripapera agerkariaren zenbaki zahar interesgarri bat topatu dut (1993. urteko apirilekoa), Kongresu haren berri ematen duena.

Honakoa du izenburua: “Euskaraz egindako publizitatearen erronka”. Eta deskribapen zinez mamitsua egiten du:

.- Fanderiko pentsuak, ez merkeenak, bai onenak” iragarkia irratian entzuten zenetik publizitateak bide luzea egin du. Merkatu ekonomiaren zutabe garrantzitsua bihurtu da, milioiak erabiltzen dira horretan, hizkuntza berezia garatu du, istorio ikusgarri bezain harrigarriak ikus daitezke… baina euskarak apenas eman du aurrerapausorik publizitategintzan.

.- Publizitate-agentziek, bestalde, ez dute gehienetan sortzaile euskaldunik. Euskarazko iragarki gehienak, hortaz, itzulpenak dira. Ondo egindakoak zenbaitetan eta erdarazkoen kalko hutsak nahi baino sarriago.

.- Publizitatearekiko kezka, bestalde, zabalduz doa geure artean, Publizkuntza 91 ihardunaldiak lekuko. Euskararen normalizazioak euskara publizitategintzan ere erabiltzea esan nahi du. Tajuz, bizitasunez eta ondo erabilitako euskara, ez merkeena, bai onena.

Hamar urte baino gehiago pasa dira ordutik, eta zoritxarrez, egoera ez da/dugu gehiegi aldatu. Euskarak egin ditu aurrerapauso gutxi batzuk publizitatean, baina publizitategintzan?

Eta nola egongo gara hamar urte barru?
Zerbait egiterik badago? Bai, asko.
Norbaitek egin nahi du (egin behar luke) zer edo zer?

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s