Publizkuntza (II)

Publizkuntza izeneko jardunaldiaz topatu dudan artikulu luze bakarra BAT Soziolinguistika aldizkarian argitaratu zen, 6. zenbakian, 1992ko otsailan.

Jaione Ogizak izenpetu zuen, EHU-ko Ikusentzuteko Komunikazio eta Publizitate Saileko bekadun gisa, eta honako kontuak aipatzen ditu bertan, besteak beste:

.- Egunero ehundaka iragarki mezu jasotzen dugu eta horiek hizkuntza batean edo bestean bereganatzeak garrantzi handia du.

.- Astindu edo bultzatu behar den lehenengo atala beraz iragarleena litzateke eta horretarako bi bide daude: legea eta subentzioak.

.- Legeak iragarle publikoen zeregina hizkuntzarekiko ezarri ezezik iragarle pribatuena ere finkatu behar du. Iragarki mezuak norberaren hizkuntzan jasotzeko eskubidea izan behar du gizabanakoak.

.- Bestalde gobernuek hizkuntza gutxitua erabiltzen duten iragarleei subentzioak eman behar lizkiekete eta ez bakarrik iragarle handiei baizik eta iragarle txiki eta ertainei ere.

Egokia izan liteke euskarazko publizitatea egiten duten iragarleei dirulaguntzak eskaintzea. Iragarle pribatuak euskarazko publizitatea egitera bultzatzeko bi bide bakarrik egon daitezkeela pentsatzea, ordea, onenean sinplekeria eta txarrenean inozokeria litzateke.

Iragarle pribatuek euskaraz “egin beharreko” publizitatea legez finkatzea, gainera, ez al litzateke jokabide taliban samarra izango? Eta epe luzean euskararen kalterako suertatuko litzatekeen neurria ere bai seguru asko…

Esango nuke irizpide publizitarioagoak (ere) behar ditugula inor ezertara animatu nahi badugu. Behartu beharrean, pertsuaditu, limurtu, seduzitu, konbentzitu.

Eta iragarle pribaturen bat zerbait egitera behartu nahiko bagenu noizbait, ez al genuke legea bera baino bide eraginkorragorik topatuko?

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s