Publizkuntza (eta III)

Jaione Ogizak BAT Soziolinguistika aldizkarian plazaratu zuen artikuluan badira beste pare bat pasarte hemen iruzkintzeko modukoak iruditzen zaizkidanak:

.- Gaur egun ikasle batek publizitate espezialitatea erderaz egin behar du. Asmoa da hurrengo urtean edo bi urte barru publizitate adarra euskaraz egiteko aukera egotea. Beraz kalitateko publizitate tekniko eta sortzaile euskaldunak izateko urte batzu itxaron behar izango dugu.

Ordutik dozena bat urte joan dira, eta euskaldun ugari dago honezkero “Publizitatea eta Harreman Publikoak” lizentziatura eskuratu duena. Beharbestekoa genuen lorpen horrek, ordea, berak bakarrik ezin izan du aurrerapauso handirik ekarri euskarazko publizitatearen esparruan.

Badira publizitatea euskaraz sortzeko gai diren kreatibo eta agentziak, baita komunikazio plan eta estrategia benetan onak egiteko gauza diren profesional euskaldunak ere, baina euskarak bigarren mailako hizkuntza izaten jarraitzen du nabarmen publizitatearen eremuan.

1.Merkatuari utziko al diogu erabakitzen nolakoa izan behar duen euskarak publizitatearen plazan bete beharreko papera eta lekua?

.- Euskarri iraunkorrak eta eguneroko bizitzan ikusten ditugunak erabili behar dira, horrela egunerokotasun, baliagarritasun eta iraunkortasunezko ideia hizkuntza berari igorriko zaio.

Hala da, bai. Euskarazko publizitatearen presentzia areagotuz, plaza zeharo eraginkorra irabaziko genuke gure hizkuntzarentzat, publizitatea nonahi eta une oro dagoelako, batetik, eta bestetik, beharrezkoak dituen tasunak ekarriko lizkiokelako euskarari.

2. Ez al du merezi publizitatean merkatuak euskaraz (ere) hitz egin dezan eragiteko bideak bilatzen saiatzea?

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s