Publizitateak badu bertsogintzaren antzik (I)

Ezberdintasun ugari, handi eta nabarmenak dituzten arren, antzekotasunak ere badituzte bertsogintzak eta iragarkigintzak:

.- Bertsolariei bezala, publizitarioei ere gaia jarrita ematen zaie, eta biek ere denbora mugatua izaten dute diskurtsoa prestatzeko eta osatzeko.
.- Mezu kontzentratu, ulerterraz eta eraginkorra sortu behar izaten dute, beti ere ondo kontuan hartuz zein den eta nolakoa jomugan duten publikoa.
.- Sormena baliatzen dute biek komunikatu beharreko mezua zehaztu eta diskurtsoa antolatzeko. (“Hau adierazi nahi diat eta egitura hau jarraituz esango diat gutxi gorabehera”).
.- Sormena erabiltzen dute, baita ere, komunikazio-helburua ahalik eta modu eraginkorrenean helarazteko. (“Horrela esaten badiat, txundituta utziko dizkiat”).
.- Hartzaileek modu jakin bakar batean interpreta dezaten antolatzen dute mezua, gaiari ondo egokitzen zaizkion tonua, neurria, irudiak eta abar erabiliz.
.- Badakite sormena ez ezik, grazia pixkat ere izan behar duela beren jardunak jendearen arreta irabaziko badu.
.- Leku guztietatik edaten dute -erreferentzia guztiak izan daitezke baliagarri-, biek birziklatzen dituzte edonondik ateratako materialak.
.- …

Azken batean, gauza bera dago bertsolaritzaren eta publizitatearen oinarrian: erretorika, besteengan eragiteko diskurtsoa ondo neurtu, egituratu eta edertzeko teknika.

Unean uneko gaiarekin unean uneko xede-taldea pertsuaditzea da publizitarioen eta bertsolarien egitekoa, eta horretarako bi urrats ematen dituzte nagusiki: ZER esan eta NOLA erabaki eta egin.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s