Publizitateak badu bertsogintzaren antzik (II)

Publizitatea ez da inondik ere, bertsolaritza den moduan, ondare garrantzitsu gure kulturarentzat. Publizitateak ez du batere maite bertsogintzaren muina den inprobisazioa. Kapitalismoaren poesia da publizitate industria; irabazi asmorik gabeko artisautza bertsolaritza…
Hala ere, genioen, antzekotasunak ere badaude iragarkigintzaren eta bertsogintzaren artean.

Andoni Egañaren “Hogeita bina” liburu liluragarria hartuko dugu bidelagun:
.- Gai bat entzutearekin honakoa da (bertsolariok) egiten dugun ibilbidea: “bertsoaren bukaerako arrazoia pentsatu / arrazoi hori hitzetara tolestatu neurriaren arabera / neurriaren arabera doinua aukeratu / kantuan hasi.

.- Bestela esanda: Ideia nagusi bat aurkitu. Saihets-ideia batzuen bidez indartu ideia nagusi hori. Bete-lana eder-lan bihurtu ahal dela. Eta hori guztia ahalik eta modu eraginkorrenean eman aditzera edo irakurtzera.

Horixe bera da, orohar, publizitate agentzia batean jarraitzen den lan-prozesua:

1.Bezeroak -iragarleak alegia- zer behar duen erabaki (gaia jarri).
2.Komunikazio helburua ondo finkatu (ZER esan behar dugu).
3.Iragarki edo kanpainaren kontzeptua zehaztu (esan nahi dugunaren laburpena, iragarkia itxi ohi duen titularra).
4.Ideia orokor edo nagusi hori ilustratu, indartu, edertu edo erakargarri aurkezteko, tonu, neurri, irudi, egoera jakin batzuk bilatu (NOLA esango dugu).
5.Eta hori guztia ahalik eta kalitate onenarekin ekoiztu.

Badirudi bertsolariek eta iragarkigintzan dabiltzanek esperientzia-trukaketa interesgarriak izan ahalko ltuzketela elkarrekin.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s