Publizitateak badu bertsogintzaren antzik (III)

Bertso saioetan gaijartzaile batek gaia jartzen du, eta gero, hari heltzeko, bertsolari bakoitzak erabakitzen du zer esan eta nola. Saioaren antolatzailea da nolabait gaijartzailea. Bertsolariena da, ordea, meritu (ia) dena. Hala iruditzen zaio behintzat jende gehienari.

Andoni Egañak idatzia da:
.- Jaialdia ongi irteten bada, bertsolariak aritu dira ondo. Eta gaizki irteten delarik, gaiak ziren txarrak. Esker ona urri eta erantzukizuna handia (gaijartzailarena).

Bertsolari handiak badaki, ordea, gaijartzailearen esku ere badagoela saioaren arrakasta eta asko lagun diezaiokela gaijartzaile on batek:
.- Edozein testu, bertso, lelo… osatzerakoan, esana edertzetik baino, zer esanetik datozkigu arazoak.

Hau da, bertsolariak estimatuko luke gaijartzaileak zer esana emango dion gaia jarriko balio, gero berak bai baitaki nola esan hura. Aitortzen du, baina, bertsolariak, ez dutela ohiturarik gaijartzaileekin batera hausnartu, eztabaidatu eta elkarri irakasteko:

.- Etxerako bueltan, gure azterketa eta gogoeta horiek gainerako bertsolariekin konpartitzen jakin dugu. “Gai hari horrela heldu izan bazenio hobe zenukeen” edo “beste gai hartan bazenuen irtenbide bat aurkitu ez duzuna”. Gaijartzaileekin gauza bera egiten ez dugu asmatu izan ordea. Gaijartzaileek behin eta berriz eskatu izan digute iritzi-trukaketa modu hori. Ez gara iritsi bertsolari artean egiten duguna, gaijartzailearekin egitera.

Ez dakit bertsolariek gaijartzaileekin talde-lan estuagoa egitera iritsi nahi ote duten etorkizunean, baina bide horretan ahaleginen bat egiteko asmorik izango balute (edo horretara anima daitezen), publizitate agentzietako lan-moduak zer pentsatua eman ahalko liekela uste dut.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s