Publizitateak badu bertsogintzaren antzik (eta IV)

Publizitatearen industrian ez da ezertxo ere inprobisatzen -aitzitik, maisu da publizitatea xehetasunik txikiena ere zaintzen- eta taldean egiten da lan, alor ezberdinetan espezializatuta dauden adituak elkarlanean jarriz, emaitza ahalik eta onenak lortzeko asmoz.

Bi departamentuk hartzen dute parte iragarki baten sorreran. Azkar eta gaizki esanda: kontu departamentuak iragarkiak zer esan behar duen finkatzen du, eta sormen departamentuak, berriz, hura nola esan proposatzen du.

Lankide guztiek egiten dituzte ekarpenak lan-prozesu osoan, egia esateko, baina lan partiketa horrek espezialiazioa du oinarrian. Komunikazio helburua finkatzen dute kontu arduradunek, eta gero, hura komunikatzeko bide eta moduak lantzen dituzte kreatiboek.

Telebista-iragarki bat, adibidez, lan ordu intenso askoren emaitza ez ezik, lan-talde oso batena ere bada. Bertsoa, aldiz, bertsolari bakar batek egiten du normalean, eta bat-batean gainera.

Bertso saioan bai, beste bertsolari batzuk eta gaijartzailea izaten ditu lankide bertsolariak; baina bertsoa sortzerakoan, bakarrik dago bertsolaria mikrofonoaren aurrean, gaijartzailearen laguntza pixkat bat baino ez du izaten hasieran.

Agian, hortxe egon daiteke bertso saioak are handiago egiten laguntzeko beste giltzarri bat. Gaijartzailea antolatzaile huts baino areago lankide kolaboratzaile izango balitz, bertsolariari zer esana ematen dioten gaiak jarriz, beharbada arazo gutxiago etorriko litzaizkioke bertsolariari zer esanetik eta ahalegin gehiago dedikatu ahalko lizkioke esan beharrekoa edertzeari.

Noraino iritsi ahalko litzateke bide horretatik bertsogintzaren funtsari traizio egin gabe?

Eta kontrako norabidean, bertsolaritzak publizitateari zer ekarpen egin ahalko li(zki)oke? Zer ikasi ahalko lukete publizitate agentziek, edo behintzat bertako kreatiboek, bertsolariengandik?

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s