Xehetasun txikienak ere komunikatu egiten du

Gauza guztiek komunikatzen dute zer edo zer. Xehetasun txikienak ere sentsazioren bat, susmoren bat, sentipenen bat, hausnarketaren bat eragiten digu beti, gero hura hitzetara tolesteko gauza izango ez ginatekeen arren askotan.

Pertsona batek esaten dituenak bezainbeste informazio edo gehiago ematen digute hari buruz, bere keinuek, moduek, aurpegiek, ahotsak, janzkerak, gorpuzkerak, ilea eramateko moduak eta beste hamaika kontuk.

Berdin-berdin, enpresa baten publizitateak bezainbat edo gehiago esaten digute haren eraikinaren itxurak, kokapenak eta tamainak, bertako arduradunen eta langileen auto, jantzi eta moduek, hedabideek enpresari buruz edo haren produktuen inguruan esandakoek eta abar.

Eragin nahiko genukeen sentsazioa lortzeko ondo neurtu eta planifikatu behar genituzke beti xehetasun guzti-guztiak, gauzarik txikienek ere asko – batzuetan gehiegi- komunikatu baitezakete, honako pasadizu argigarriak erakusten duenez:

Milioiak eta milioiak gastatzen dituzte ikerketa ezberdinek hegazkina munduko garraiobiderik seguruena dela erakuts dezaten eta hedabideek albiste hori behin eta berriz zabal dezaten, milioiak eta milioiak gastatzen dituzte publizitatea egiten (telebistan, irratian, egunkari eta aldizkarietan, hesietan, dendetan…) jendeak hegazkinari beldurra gal diezaion, hegazkinen barrualdean segurtasun gailuak jarri eta erakusten dituzte, hegaldiro azafata bat jartzen dute larrialdi egoeretarako azalpenak ematen…
Eta gero, zer gertatzen da hegazkina aireratzera doan unean azafataren batek gurutze santuaren egiten baldin badu gora begira?…

Komunikazioa bere osotasunean ulertzeko gai den edonorentzat nabarmena da lanabes edo teknika bat dela publizitatea, garrantzitsuenetakoa agian enpresa askorentzat, baina kasu guztietan, beste pieza bat baino ez engranaje oso batean.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s