Marka da gero (I)

Markak gainbehera doazela esatera datorren artikulutxoa sareratu du orain dela hiru egun Eneko Astigarragak Prospektiba blogean.

Bertan, James Surowiecki zutabegileak plazaratu zuen The decline of Brands artikuluaren laburpen bat egin du honako epaia emateko, besteak beste: “markak eta markismoa hilda daude”.

Ez da lehenbiziko aldia halakoak entzuten ditugula, eta bihar helduko diot gai horri, baina Eneko Astigarragak artikuluan aipatzen duen beste gai baten inguruan jardungo dut aurrena:

Ez dakit topikoa den edo, baina betidanik entzun dugu beste herrialde batzuekin konparatuz, markak sortzen inoiz ez garela onak izan, aldiz produktu onak egiten ditugula.

Egia handia eta borobila da hori zoritxarrez, topikoak topiko. Euskaldunak onak izan gara benetan gauzak egiten, eta halaxe jarraitzen dugu produktuak txukun baino txukunago garatu eta lantzen. Seriotasun edo autoexijentzia horren erakusgarri dira, esaterako, inguruotan enpresek lortzen dituzten kalitatearen ISO eta Q guztiak.

Produktu on horiek merkaturatzen, ordea, haiek ondo komunikatu eta saltzen, ez gara abilak izan euskaldunak, orain gutxi arte behintzat. Produktuak ondo egin behar zirela pentsatzen genuen, eta hala da, hala behar du nahitaez lehiakor bihurtu nahi dugun edozein produktuk, ondo egina. Produktuari baino ez genion ematen garrantzia, ordea, eta jakina, emaitza arrakastatsuak lortuko badira, produktuaren ekoizpenean bezainbat ahalegin (edo gehiago) egin behar da hura merkaturatzeko garaian.

Espabilatzen hasiak garela sinistu nahi nuke hala ere, komunikazioaren eta marketing-aren munduan murgiltzen hasiak garela eta eremu horretan ere gauzak ondo egiten asmatuko dugula lehentxeago edo geroxeago. Hala bedi…

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s