Marka da gero (II)

James Surowieckik “The decline of Brands” artikuluan aurkezten duen tesia honela laburbil dezakegu, azkar eta gaizki esanda:

Inoiz baino marka gehiago dagoen garaiotan, indarra galtzen ari dira marka handiak, gaur egungo kontsumitzaileak inoiz ez bezain informaturik daudelako, eta produktuak gero eta antzekoagoak direnez, ez daudelako prest marka sonatu bat eskuratzearren gehiago ordaintzeko.

Esaldi irmo batekin bukatzen du autoreak artikulua: The aristocracy of brand is dead. Long live the meritocracy of product.

Hau da, produktuaren merituetan omen dago gakoa gaur egun, eta beraz, zeresan gero eta gutxiago izango omen dute markek aurrerantzean… Honako adibidea jartzen du hori aditzera eman nahian:

The iPod has made a lot more people interested in Apple than Apple made people interested in the iPod.

Egia da egunetik egunera gero eta antzekoagoak direla produktuak elkarren artean. Baliteke, baita ere, zenbait produktutan kontsumitzaileak gaur egun infidelagoak izatea marka entzutetsuekiko. Baina hortik nola erator daiteke markak gainbehera doazela?… Benetan pentsa daiteke iPod produktua marka ezezagun batek merkaturatuko balu, gaur dena bezain ezagun eta saldua izango litzatekeela?

Marka eta produktua ez dira bi eta bakarti. Markak ez du, berez, berak bakarrik, mirakulurik egiten (batzuek sinistuta zeuden bezala), baina produktu onenak ere ezin du bide luzerik egin markarik gabe (batzuek sinistu nahi duten bezala).

Hori bai, marka sendo bat egiteko, produktu on bat behar da, eta ez marketing plan landu bat edo publizitaterako diru mordoa soilik. Oinarri sendoak, egiak, produktu benetan erakargarriak behar ditu marka batek goian, guztiek ikus dezaketen tokian, luzaroan iraun nahi badu behintzat.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s