Marka da gero (eta IV)

Indar ukaezina du marka sendo batek. Zer da, ordea, marka bat? Logo bat baino askoz gehiago dela esan dugu, funtsezkoa dela bezeroekiko harremanak lantzeko… Baina zer da marka bat?

Asterisk blogean partehartzaileek utzitako mezuen artean honako bi pasarte hauek irakur daitezke, besteak beste:

.- To me it´s always been about the perception of a company (or service, product, whatever) in people´s mind.

.- EVERY product has a brand perception. Even generic products. Everything. It´s unavoidable. Non-branded is branded. Branding can be more than just that perception. It´s can be a personal relationship with a product, service or company.

Markak ez daude logoetan. Pertsonon garunean gertatzen dira markak. Gauza bat, produktu bat, edozer, ulertzeko dugun modua da marka. Gauza jakin bati buruz burmuinean daukagun pertzepzioa, arrastoa, marka.

Esan dezakegu, markak gure burmuineko disko gogorrean dauden karpetak direla. “Coca Cola” ikusi edo entzuten dugunean, edo “Greenpeace”, edo “Eusko Jaurlaritza”, edo “Benito Lertxundi”, automatikoki izen hori duen karpeta irekitzen zaigu garunean, eta hitzak, oroitzapenak, sentsazioak topatzen ditugu bertan nahi gabe.

Media Markt” ikusi edo entzun bezain laster, adibidez, zenbait kontu datozkit burura: “etxetresna elektrikoak merke-merke”, “saltoki handiak dituen multinazionala”, “alemana?”, “bertako saltzaileek ezer gutxi dakite”, “publizitate asko eta gogorra egiten dute, baina gustatzen zait”, “matxuratuta saldu zidaten lehorgailua, baina beste bat eman zidaten gero”, “hemengo dendei kalte handia egiten die”, “euskaraz txukun samar egiten dute publizitatea”, “jende asko egoten da Garberakoan”, “DVD eta CD merkeak ere badauzkate”…

Askotariko informazioa gordetzen dugu marka bakoitzeko burmuinean daukagun karpetan. Marka baten nortasun publikoa, ordea, hiruzpalau ezaugarri nagusik baino ez dute osatzen normalean. Karpeta horretako aurreneko hiruzpalau osagaiak guk nahi ditugunak izan daitezen lortzeko komunikazioa lantzea da batez ere markagintza, labur esanda.

Hiru helburu nagusi izaten ditu, azken batean, markagintzak: marka ezagun bihurtzea (behar den xede-taldeen artean); haren nortasun publikoaren ezaugarri nagusiak finkatzea; eta hari buruzko ahalik eta informazio positiboena zabaldu eta sinistaraztea.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s