Ikea eta euskara

ikeaIritsi da Ikea Euskal Herrira, guztiok dakigunez Barakaldon ireki zituen ateak herenegun, eta dagoeneko ondoeza sortu du askoren artean euskararekiko sentiberatasun eskasa agertzen ari delako, besteak beste.

Kontseiluko idazkari nagusiak eskutitz bat bidali zion Ikeako zuzendari orokorrari bere kezka agertuz (sarean topa daiteke osorik, argazki esangurutsu eta guzti, edo laburtuta). Kontua da:

.- Udazkenetik harremanetan egon dira Kontseilua eta Ikea, Barakaldoko saltoki berrian euskararen erabilera ziurtatzeko, baina Kontseiluaren ustez harreman horiek ez dute nahi bezalako emaitzarik eman.
.- Langile elebidunak kontratatu ditu Ikeak, baina saltokiko errotulu gehienak gaztelania hutsean daude. Bi euskarri daude bakarrik bi hizkuntzetan, eta euskara azpian eta modu testimonialean dutela betiere.
.- Ikeak prentsan egin duen publizitatea dela eta, Kontseiluak salatu du ez duela euskarazko prentsa kontuan hartu.
.- Eta kezkatuta agertu da Kontseilua Ikeak Katalunian ez zituelako bete agindutako zenbait neurri.

Nik, nire aldetik, Donostian eta inguruetan behintzat, euskara hutsean zeuden Ikearen markesina gehiago ikusi ditut gaztelania hutsean zeudenak baino; telebistan eta irratian bi hikuntzatan zeuden iragarkiak ikusentzun ditut; baina postontzian jaso nuen Ikearen foiletoan, presentzia testimoniala baino ez zuen euskarak azalean, eta barrualdeko orrialde guzti-guztiak gaztelera hutsean zeuden gainera.

Asko dira gure artean euskarari Ikeak baino arreta gutxiago eskaintzen diotenak, baina batak ez du bestea kentzen: euskararekiko sentiberatasun gutxi ari da erakusten suediar multinazionala, Media Markt erakusten ari dena baino pobreagoa adibidez. (Zer egingo ote du Fnac-ek datorren urrian Donostiara iristen denean?).

Ez nator guztiz bat, ordea, Kontseiluaren iruzkin guztiekin. Gauza bat da publizitatea euskaraz egin dezaten eskatzea, eta oso bestelakoa, iragarle bati publizitatea non egin behar duen esatea.

Eta ondo iruditzen zait Ikeak bere komunikazio pieza eta ekintzetan euskara erabil dezan lortzeko bideak bilatzen saiatzea, eta euskarazko prentsan (ere) publizitatea egin dezaten ahalegintzea, baina zer egin daiteke helburu horiek lortzeko?

Galdera polita hori. Neka dezagun pixka bat burua. Uztarria.com-eko eztabaidan batek baino gehiagok proposatzen duen bidetik, altzariak eta etxerako apaingarriak erosteko garaian ere militantzia eta konpromisoa eskatuz, edo legearekin mehatxatuz, nekez lortuko baitugu ezer.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s