Bai Euskarari konpromisoa

Faldoi bitxi samar bat topatu nuen atzo El Diario Vascon. Bitxia iruditzen zait nork sinatzen duen oso argi ez dagoelako eta www.baieuskarari.org helbidea eta El Diario Vascoren marka elkarren ondoan agertzen dituelako.

Elebiduna da iragarkia, euskarari nolabaiteko lehentasuna ematen dion arren. Karlos Argiñano ageri da bertan Bai Euskarari Ziurtagiria seinalatuz, eta honela dio euskarazko testuak:

Bai Euskarari Ziurtagiria ezagutzen al duzu?
(Azken mezu hori euskaraz ageri da soilik, jakina).

Bai Euskarari Ziurtagiriaren bitartez, 800 enpresa, ikastetxe, denda, jatetxe… eta era guztietako entitate baino gehiagok euskararekin duten konpromisoa adierazten dute.

Aintzat hartu euskararekin konprometitzen dena!

Berrian irakur daitekeenez, iaz Bai Euskarari Ziurtagiria lortu edo berritu zuten enpresa eta entitateak omentzearekin batera, publizitate kanpaina jarri du martxan Kontseiluak, spot eta guzti.

Badirudi hasiak garela konturatzen komunikazioaren garrantziaz, baina ez dirudi komunikazioak bere arauak dituela ulertu nahi dugunik.

Zein komunikazio helburu du kanpaina honek? Enpresa eta bestelako entitateak Bai Euskarari Ziurtagiria lortzera animatzea? Bai Euskarari Ziurtagiriari nolabaiteko prestigioa ematea? Euskaldunek kontsumitzerakoan euskara erabiltzen duten enpresen aldeko jarrera eta jokabideak izan ditzaten eskatzea? Guztiak batera lortzea?

Eta nori zuzenduta dago kanpaina? Enpresa eta kontsumitzaile euskaldunei soilik? Euskaldunak ez diren enpresa eta kontsumitzaileei ere bai? Guztiei batera eta mezu berarekin?

Hain zaila al da ikusten euskarari buruz ari garenean euskaldunak direnekin eta ez direnekin argudio ezberdinak erabiltzea komeni dela, beren euskararenganako sentiberatasuna eta ikuspegia zeharo ezberdinak direlako?

Benetan uste al dugu gure helburuak lortzeko komunikazio estrategia guztia konpromisoan oinarritzea dela egokiena? Ez al gara konturatzen konpromisoaren argudioa ez dela batere erakargarria eta dagoeneko konbentziturik daudenak baino ez dituela mugiaraziko (asko jota)?

Enpresak euskarara erakartzeko, ez al litzateke eraginkorragoa izango beste mota bateko argudioak erabiltzea, Galeseraren Kontseiluak jorratzen duen bidetik, adibidez?

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s