Publizitatea eta logurea

Munduko publizitate agentzia sare zabalenetakoa duen J. Walter Thompson multinazionalaren Madrilgo filialak historiako publizitate tarterik luzeena antolatu du joan den astean: Insomnia´05.

Parte hartu nahi zuten ehunka bolondres aurkeztu ziren, iragarkiei arretarik kendu gabe gehien irauten zuenari 6.000 euroko saria emango ziotela iragarri baitzuten antolatzaileek. Azkenenean, hogeita hamabost lagunek hartu zuten parte, eta haietatik seiek lortu dute etenik gabe iragarkiak ikusentzuten 52 orduz jarraian.

Egunero-egunero 3.500 (!) publizitate-inpaktu jasotzeko arriskua du gure gizartean hiritar arrunt batek, eta errealitate horren metafora izan nahi zuen Insomniak. Inpaktu kopuru ikaragarri hori jasotzeko arriskua dugu egunero, eta ez gara ohartzen. Publizitatea, beraz, saturazioa dela eta, eraginkortasuna galtzen ari dela ematen du.

Egoera horretatik abiatuta, publizitateak betetzen hasi behar duen paper berria zehaztu nahian, tesi zeharo interesgarria proposatzen dute J. Walter Thompsonekoek, (beren webgunean edota arduradunetako bati egin dioten elkarrizketa mamitsu honetan irakur daitekeena):

.- Orain gutxi arte etenak sartzen zituen publizitateak jendearen aisialdian, baina aurrerantzean, gero eta beharrezkoagoa izango du haien aisialdiaren parte izatera iristea.

.- Aisialdirako gero eta denbora gutxiago dauka jendeak, eta gure markari denbora eskain diezaioten nahi badugu, beren aisialdian egin nahi dituzten gauzen artean sartzeko moduko proposamenak egin behar dizkiegu.

.- Multimedia izan beharko du planteamendu horrek, JWT-ko arduradun nagusien hitzetan: medio ezberdinen oreka egokian dago gakoa.

Telebistak kobertura zabala eta berehalakoa eskaintzen du, baina iragarkiz gainezka dago eta feedback oso urria dakar. Internet, berriz, gero eta eraginkortasun handiagoa ari da eskaintzen, baina zaila da bertan oso epe laburrean kobertura zabala lortzea. Bi-biak ondo uztartzen asmatu behar da beraz.

Adibide gisa, beren bi kanpaina jartzen dituzte, spot batean hasi eta webgunea batean jarraitzen dutenak:
www.rubiascontramorenas.com
www.tienesloquehayquetener.com

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s