Publizitatea nonahi (II)

mccowPublizitatea egiteko bide eta leku berrien bila ari dira iragarleak, eta ikusteko dago oraindik noraino iritsiko garen. Noraino eramango duen gizakiak publizitatea.

 

Hona hemen bi adibide deigarri:

.- Orain gutxi Sareko Argian plazaratu zuten artikulu honetan, publizitate euskarri oso bitxi baten kasua azaltzen dute: haurdun zegoen emakume batek, jende askok tripara begiratzen ziola ikusita, enkantean jarri zuen bere tripa eBay atarian. Gehien ordaintzen zionaren publizitatea eramango omen zuen emakumeak kamiseta batean jantzita haurdunaldiak irauten zion denbora tartean…

Ostatu edo motel-kate batek honako mezua jar zezan ordaindu nahi izan zion haurdunari: “Gera zaitez horrela OL Alfile motelean”. Azkenean, ordea, posta konpainia baten mezua eraman omen zuen: “Postariak beti entregatu ohi du”.

.- Gizon estatubatuar batek ilea zerora moztu eta buruan edozein tatua egiteko prest zegoela iragarri zuen. Eta dirua eskaini omen diote buruan marihuana hosto bat tatuatzeagatik eta hura “legalize it” mezuarekin batera eramateagatik.

Noraino eramango du gizakiak publizitatea? Erotzen hasiak al gara? “Ez nago erotuta. Irrigarri geratuko naiz agian, baina nire alabaren ikasketak ordainduko ditut ateratako diruarekin”, esan zuen publizitate-tatuaren “jabeak”…

Zenbait lekutan doan hitz egin daiteke telefonoz, beti ere publizitate etenak onartuz gero elkarrizketetan. Guztiok ikusi ditugu noizbait kalean hanburgesaz-edo mozorrotutako sandwich-gizonak. Hedabideetan agertzen diren albiste asko ere gehiago dira publizitatea “informazioa” baino…

Buruan bere borondatez, inoren dirurik trukean jaso gabe alegia, marihuana hosto bat eta “legalize it” mezua tatuatzen dituenak publizitatea egiten al du? Kamisetan mezu bat, musika talde baten izena edo logo bat daramana ere ez al da ari publizitatea egiten?

Non dago, orduan, publizitatea zer den eta zer ez lasai adierazi ahal izateko muga?

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s