Publizitatea nonahi (III)

Teorian eta tradizionalki, diru kopuru jakin baten truke hedatzen zen mezuari esaten zitzaion publizitatea, baina nabarmena da gero eta malguagoak direla mugak eta zeharo zaharra geratu dela definizio hori gaur egungo gizartean.

Pertsona batek jantzita daraman kamisetako mezua irakurtzen dugunean, esaterako, zer axola zaigu logo bat erakuts dezan ordaindu ote dioten, berak erositakoa den, oparitu egin dioten edo lagun batena ote duen?

Eta telesail jakin batean esne marka bat ikusten dugunean, ez al da hori beti publizitatea?

Publizitatea egiteko leku berrien bila ez ezik, bide eta modu sotilagoen bila ere badabiltza “iragarleak”.

Adibide xume bat: NBAren webgune honetan sartutakoan McDonald´sen logotipoan bihurtzen zaigu kurtsorea… Publizitatea al da logo soil hori webgune horretan?

Beste adibide pare bat: joan den Aste Santuan Espainiako errepideetan topatu ditudan burnizko (Osborne) zezen erraldoiak zer dira?

Eta “103 muertos Semana Santa año pasado” mezua zeramaten kartel argidunek ere ez al gintuzten pertsuaditu nahi?

Enpresa, erakunde edo gizarte-eragile bateko arduradun bati elkarrizketa egin eta argitaratzen diotenean hedabide batean, ez al dira ari publizitatea egiten?

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s