Publizitatea nonahi (eta IV)

publicityProduktu edo marka baten hamaika iragarkik baino eragin handiagoa izan dezake haren inguruko albiste bakar batek. Dela mesederako, dela kalterako.

Informazio euskarritan agertzen diren kontuei sinesgarritasun handiagoa aitortzen diegunez, marka handiak, komunikatzeko, gero eta gehiago eta hobeto ari dira lantzen publicity-a eta harreman publikoak.

Zer den publicity-a? Produktu, enpresa, erakunde edo dena delako marka batek lortzen duen doaneko informazio argitaratua da publicity-a.

Hau da, aipatu erakunde, enpresa edo dena delakoak ez die dirurik ordaintzen hedabideei (ez zuzenean behintzat) berari buruzko informazioa plazaratu dezaten, baina albiste izatea lortzen du, era batera edo bestera, eta berari buruzko informazioa argitara dezaten erdiesten.

Harreman publikoen bitartez ere hedabideetan edota entretenimendu euskarritan agertzeko ahaleginak egiten dituzte komunikazioaz dakitenek, mesede handia egiten baitio edozein markari euskarri komertzialetan ez ezik, bestelakoetan ere agertzeak, albiste izateak, aipatua izateak.

Adibide polita jarri berri du, zentzu horretan, komunikazioan aditu batek El Publicista aldizkariaren 121. zenbakian:

.- La mejor agencia de publicidad del mundo es Hollywood. Por poner un ejemplo, el mejor anunciante de los últimos años ha sido Fedex (Federal Express, compañía norteamericana de mensajería internacional) con la película “Naúfrago”, donde tuvo 143 minutos dedicados expresamente a la empresa, ya que el protagonista era un directivo de la firma. El futuro para las marcas pasa por estas formas de comunicación.

Nonahi dago publizitatea, mozorroturik sarritan, informazioarekin nahasian beste askotan.
Pertsuaditu, limurtu, gogatu nahi gaituzten mezuez inguratuta, behartuta gaude erne, adi, bizitzera.

 

 

PD Bi kasualitate:
.- Nire irakasle ohi batek harreman publikoei buruzko
liburu bat aipatu du gaurtxe bertan bere blogean. Gaiaren inguruan nik inoiz irakurri dudan libururik eztabaidagarri bezain gomendagarriena gainera.

.- Eta propio bilatutakoa dela irudi lezakeen arren, kasualitate hutsez gertatu da: gai hauen inguruan idazten nabilela hain justu, Bertatik Bertarakoek deitu didate eta bihar aterako omen naute beren saioan…

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s