Zurrumurruak

hoaxKomunikazio tresna eraginkorrak izan daitezke zurrumurruak. Marketing zuzena, babesgoa, publizitatea edota harreman publikoak bezalaxe, komunikazio helburu jakin batzuk lortzeko teknika moduan balia daitezke zurrumurruak.

Ohiko masa komunikabideetan nekez lortzen zuten hedapenik. Interneten, ordea, asko eta azkar hedatzen dira. Oraintxe bertan pertsona bakar batek bere ordenagailuan asmatu dezakeen esames edo txutxu-mutxua milaka pertsonengana irits daiteke egun gutxitan.

Mezu bat interneten zabaltzen hasten denean, ezinezkoa da hura geratzea, eta ezin jakin daiteke zenbat hedatuko den, espazioan eta denboran. Maiz zaila izaten da jakiten, gainera, benetako albistea edo informazio gaiztoa ote daraman, eta gehienetan ezin da jakin, ezta ere, zein asmorekin sortu edo hedatu zuten hura.

McDonaldsen aurkako zurrumurruak, adibidez, asko dira sarean. McDonaldsen benetan bizitako gertakari bat sareratu besterik ez zuen egin agian hango bezero (ohi) batek. Pentsa genezake baita ere, ordea, globalizazioaren kontrako talderen batek sortu eta hedatuko zuela berariaz “informazioa”.

Enpresa edo pertsona jakin batzuen irudia zikintzeko komunikazio tresna indartsuak izan daitezke zurrumurruak (oso gutxitan asmatu edo airatzen dira inoren meriturik laudatzeko).

Coca Colaren kalterako izan zen zurrumurru hau, adibidez, hasieran Pepsik asmatu zuela pentsatzen dute askok.

Aunitz dira sarean zabaldu izan diren zurrumurruak:
.- Burtsa ezegonkortu edo telebista kate baten albistegien irudia gaiztotzeko.
.- Bezeroen iritzia hautemateko?
.- Enpresa bateko akzioen balioa handitzeko.
.- Norbera dibertitzeko edo norbait(zuk) izorratzeko.
.- Jendearen imajinazioarekin jolasteko?
.- …

Hoax (tranpa, amarru, jukutria) esaten zaie halakoei interneteko jergan. FOAF-Tales ere esaten diete haietako batzuei inglesez (Friend Of a Friend), lagun baten lagunari gertatutako istorioak omen direlako. Eta batzuek asko dute hiri-legenda edo leyendas urbanas mitikoetatik.

Pertsona edo enpresa jakinei (multinazionalei, enpresa lehiakideei, nagusi ohiei, …) kalte egiteko sortzen dira sarritan. Dibertimendu soil gisa ere asmatuko dituzte beste batzuk. Ezin ukatu daitekeena da neurriz kanpo hedatzen badira, sinesgarritasuna kenduko dietela beren blogetan informazio serio bezain kontuan hartzekoa sareratzen ari diren “kazetariei”.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s