Nation branding = herri markagintza (I)

nation3Herri bakoitza marka bat da. Herrialde guztiek dute marka-irudi jakin bat. Every nation is already a brand: it already exists in the minds of others as an entity with positive and negative attributes.”

Enpresa edo produktu markekin gertatzen zaigun bezalaxe, ideia, balio eta ezaugarri jakin batzuei lotuta ulertzen ditugu herrialdeak.

“Coca Cola” entzunda “freskagarria”, “always”, “gaztea” eta “musika” hitz gakoak bururatzen zaizkigun bezalaxe, “Italia” entzuten dugunean, berdin-berdin, pasta, mafia, Venezia, jantzi dotoreak eta arkitektura klasikoa etortzen zaizkigu burura nahi gabe.

Herrialde bakoitzaren inguruan dugun pertzepzioa gorabehera eta irudi askoren fruitu izaten da: hango enpresen nazioarteko jarduera; herrialdearen kanpo politika ofiziala; hango museo, eraikin eta hiri ezagunak; hango artista, antzezle eta musika talde ospetsuak; hedabideetan ikusitako hango albiste eta bitxikeriak; handik etorritako bisitarien esperientziak…

Herrialde baten inguruan informazio edo irudi jakin bat zabaltzen duten faktoreak asko eta askotarikoak izanik, zoriari sor izan zaio orain gutxi arte herrialde (ia) guztien marka-irudia.

Politikariak marketing-aren eta komunikazioaren garrantziaz jabetzen joan diren heinean, ordea, indarra hartzen hasi da nation branding-a.

Zer da nation edo country branding delakoa? Herri-markagintza dei dezakegu beharbada euskaraz. Hau da, herrialde baten marka eraiki, moldatu edo berritzeko, komunikazio estrategiak ezarri eta gauzatzea da nation branding-a.

Irudi nahasi eta estereotipatua izaten da gehienetan herrialdeen inguruan izaten duguna. Inork gutxik pentsatzen du ondo dagoela bere herriaren irudia dagoen bezala. Beti dago zer egin asko herri baten marka irudia hobetu, komeni zaigun parametroetara ekarri edota hari nazioartean presentzia handiagoa emateko.

Eta globalizazioak ekarri duen nazioarteko merkatuan, Made in Taiwan edo Made in Germany irakurtzea gauza zeharo ezberdinak direnez, nation branding-ak etorkizunean garrantzia berezia hartuko duela ematen du.
Egingo ote dugu zer edo zer hemen?

Advertisements

Laburpen hitzak: ,

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s