Nation branding = herri markagintza (II)

nation1Enpresa edo produktu markekin gertatzen den bezala, irudi ezezaguna edo ospe txarra duen herrialde batek mugatuagoak ditu mugimenduak, zailagoa arrakasta. Herrialdearen marka pertzepzioa argia eta ona denean, ordea, balio erantsia izaten dute bertako enpresa eta produktuek.

Halaxe da, asko baldintzatzen du herri baten marka pertzepzioak bai herrialdearen beraren arrakasta eta bai bertako enpresen nazioarteko jarduera. Zergatik landu bestela? Zertarako da mesedegarri herri markagintza?

Turismoa sustatzeko (atzerriko jendea erakartzeko); bertako enpresak, talentu handiko ikerlariak, artistak eta abar fidelizatzeko; kanpoko inbertsioak erakartzeko, eta bertakoak bertan inbertitzera animatzeko; kanpo harreman instituzionaletarako (nazioartean herrialde aliatuak lortzeko); eta bertako produktuak nazioartera esportatzeko.

Ez dira, ez, nolanahikoak herri markagintzak bilatzen dituen helburuak. Ekarpen ikaragarria da herrialde baten alde komunikazioak egin dezakeena. Ez gara ahuntzaren gauerdiko eztulaz ari.

Herri ordezkari asko konturatu da markagintzak duen indarraz, eta gero eta gehiago dira beren herri-hiri-herrialde marken pertzepzioa hobetzeko egiten dituzten komunikazio ekintzak (herri txiki bateko foiletotik hasi eta herrialdeek egiten dituzten nazioarteko publizitate kanpaina erraldoietara arte).

Turismoa sustatzeko egiten diren kanpainak dira seguru asko guztietan begibistakoenak. Urrutira joan gabe, adibidez, telebistan egunero ikusten ditugu lehian Andalucía eta Castilla La Mancha, country branding-a hartzen ari den garrantziaren adierazle.

Turismo kanpaina instituzionalek indar handia duten arren, erakundeek ezin dute beren kabuz soilik herri-hiri-herrialde baten marka biribildu, elementu komunikatzaileak asko eta askotarikoak baitira edozein herrialdetan.

Erakundeek behar dute beren gain hartu gidaritza, markak behar duen posizionamendua eta koherentzia zaintzeko, barne eta kanpo komunikazioa koordinatzeko, inbertsioak bideratzeko eta abar, baina eragile asko eta ezberdinen inplikazio estua ere lortu behar dute, “guztiek” norabide zehatz berean jo dezaten.

Azken horrek zailtasun handiak dakartza, jakina, interesak ere asko eta oso ezberdinak izaten direlako herrialde guztietan. Bestalde, denbora askoan plan estrategiko bera mantentzea eskatzen du herri markagintzak, eta gainera, garestia da. Asko dago jokoan, ordea, eta lanean hasteko komunikazioan sinisten hastea da lehendabiziko gauza.

Agnostikoak (izan) gara, ordea, zoritxarrez, euskaldunak oro har komunikazio kontuetan.

Advertisements

Laburpen hitzak: ,

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s