Nation branding = herri markagintza (eta III)

nation2Herri-hiri-herrialde bakoitza marka bat da, beste edozein marka komertzial bezala hiru osagaik osatzen dutelako: identitatea + irudia + posizionamendua.

Izakera, ezaugarri eta irudi jakin batzuekin lotzen da herri bakoitza, baita sektore jakin batzuekin ere gehienetan. Ondorioz, aterki moduan funtzionatzen du herri markak: bere irudiak bertako produktu, enpresa eta erakunde guztiak estaltzen ditu, itzal egiten die, batzuen mesederako eta beste batzuen kalterako.

Jakina da atzerriko produktu edo zerbitzu bat erosi edo kontsumitu aurretik, haren jatorria izaten dela begiratzen dugun aurreneko gauzetako bat.

Horrela, esaterako, ingenieritzarekin eta garagardoarekin batera ulertzen badugu Alemania, abantaila handia izango dute bertako auto eta garagardo enpresek atzerrian arrakasta lortzeko. Zein sinesgarritasun izan dezake, ordea, edari freskagarri edo txiste liburu alemaniar batek adibidez?

Gailu elektronikoen lurraldea da Japonia, banketxeen, txokolatearen eta gaztaren herrialdea da Suitza, ardoaren eta lurrinen herria da Frantzia, eguzkiarena eta turismoarena Espainia… Eta Euskal Herria? Zeren sinonimo da Euskal Herria? Eta Euskadi?…

Zein balio aitortzen dizkiote Basque Country markari atzerrian? Bestela esanda, hemengo enpresak kanpora joaten direnean, zenbatek baliatzen dute beren nongotasuna salmentarako argudio gisa? Edo hobeto esanda, hemengo zein sektoretako enpresek argudiatzen dute atzerrian Basque Countrykoak direla, horrekin irudi on bat emango dutelakoan?

Aztertzeke dago oraindik, nik dakidala, zein pertzepzio duten gure markaz atzerrian. Hori bezain garrantzitsua litzateke jakitea, baita ere, zein sektoretan gauden edo egon ahalko genukeen sendo nazioarteko merkatuan lehiatzeko.

Zertan, zein motatako kontzeptu edo ezaugarritan, oinarritu behar genuke gure marka posizionamendua nazioartean? Zein herritan saiatuko ginateke lehendabizi gure irudia lantzen?

Gai zinez interesgarri bezain garrantzitsua nation branding-arena. Gauzak gurean zertxobait normalizatzen hasten direnean, estu eta gogoz heltzeko moduko kontua.

 

Gai honen inguruan gehiago irakurri nahi duenarentzat:
.- Ekarpen benetan interesgarriak
webgune honetan nation branding-aren inguruan.
.- Argentinar batzuk beren kezka agertzen dute
hemen beren herri marka dela eta.
.- “Korea needs a country brand“ dute hizpide beste
blog honetan.
.- España marka lantzeko ari dira batzuk
proposamen serioak egiten.
.- Gurean ezagunena den barne kontsumorako Country slogan-aren
eskuliburu korporatiboa.

Advertisements

Laburpen hitzak: ,

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s