Marka talka

Aspaldi ezkondu zen futbola publizitatearekin. Bikote horren baitan egoera bitxi samarrak hasi dira sortzen, eta orain bi aste haietako baten berri eman zuten:

Alemaniako futbol selekzioak kontratu bat sinatu du Adidas markarekin datorren mundialerako, eta taldeko jokalari guztiek babesle ofizial horren jantzi eta oinetakoak eraman beharko dituzte mundialeko partida guztietan.

Talde alemaniarreko hautatzaileak argi eta garbi esan du berak ez duela zelaira aterako goitik behera Adidas markarekin jantzita ez dagoen inor. Jokalari askok, ordea, kontratu pertsonalak dituzte beste marka batzuekin, eta kexu dira beren babesle pertsonalekin arazoak sortzen zaizkielako.

Garbi errepikatu du, baina, alemaniar hautatzaileak: jokalariren batek justiziarengana jotzen badu bere botekin jolasteko duen eskubidea aldarrikatuz, etxean ikusi beharko ditu partidak telebistan. Eta, jakina, legeak jokalarien aldeko erabakia hartuko balu ere, “libre” da hautatzailea nahi duen jokalaria hautatzeko… (Epaile batek baino askoz eragin handiagoa du marka batek maiz, jakina).

Joan den urrian Alemaniako Futbol Federazioak selekzioko atezainari esan omen zion bere eskularruak utzi eta jantzi zitzala Adidas batzuk, selekzioan jokatzeko aukera arriskuan ez jartzeko.

Real Madrid taldeak ere, adibidez, Adidasekin du sinatua kontratua, baina askatasuna ematen die jokalariei oinetakoetan kontratu indibidualak egiteko (Ronaldok eta Roberto Carlosek, esaterako, Nike markakoak daramatzate).

Diru askoz gehiago ordainduko al lioke Real Madridi Adidasek jokalari guztiek oinetakoak ere marka horretakoak jantziko balituzte taldearen partidetan?
Ez ote da ondo hausnartutako erabakia, jokalariei askatasun pixkat ematearena, Nikek jokalari horiek are handiago egiteko burutuko dituen marketing ekintza guztiekin Real Madrid marka bera ere gorago eramateko?

Gero eta gehiago izango dira halako kontuak, futbolarenean eta publizitatez gainezkako beste eremuetan (Formula 1ean, adibidez). Marka asko daude elkarbizitzen, (taldea, entrenatzailea, jokalari bakoitza, mota guztietako babesleak,…), eta elkarri itzal egiten baino, elkarri laguntzen funtziona dezaten bide eta aukera asko egon daiteke seguru asko sormena erabiliz gero.

(Gertuago ere gure artean, ez al daude marka batzuk elkarren lehian, elkarri laguntzen jardun beharrean?…)

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s