Real Madrid, edo marka lantzeko zenbait lezio tipi (I)

Real Madrid da Espainiako marka indartsuena, marketing adituen artean egindako inkesta baten arabera. Hori ez da beti horrela izan, ordea, eta ez da ezta ere kasualitatez gertatu. Orain lau bat urte ezarritako komunikazio eta marketing estrategia eraginkor bati esker baizik.

Hitzaldi batean baino gehiagotan azaldu du estrategia Real Madrid-eko Marketing Zuzendariak. Eta eduki berarekin artikulu oso interesgarria idatzi du orain gutxi Jorge Valdanok, laburtuta hemen irakur daitekeena.

Labur-labur esanda, bost pausu nagusi egin dituzte Real Madrid marka goratu eta indartzeko eta salmenta/diru-sarrera handiagoak lortzeko:

.- Munduko futbolari onenak fitxatu, kontuan hartuz haien maila teknikoa, jakina, baina baita haien proiekzioa ere.
Herrialde ezberdinetakoak aukeratu dituzte (Figo latino-europearra, Zidane frantziar-arabiarra, Ronaldo hegoamerikarra, Beckham ingles unibertsala), munduko bazter guztietan Real Madrid izena handi egin eta taldearen produktuak saltzen dituztenak.

.- Lankidetzak izenpetu marka handiekin, beti ere komunikazioaren ikuspegia ahaztu gabe. Hau da, trukean babesleak emango duen diru kopuruari soilik begiratu beharrean, ondo hausnartuz marka babeslearen irudia eta harekin batera lor daitezkeen sinergiak.

Siemens aukeratu zuten kamisetetarako, ospe handiko enpresa delako eta 150 herrialdetan delako ezaguna. Coca Cola eta Pepsiren artean erabakitzerakoan, bigarrena hautatu zuten, klasikoagoa delako Coca Cola eta Real Madrid marka tradizionalari haize freskoa, aposturako ausardia erantsi nahi zizkiotelako. Telefonica ere aukeratu zuten, indarra-ahalmena transmititzen duelako eta Espainiarekin eta teknologia berriekin lotzen duelako taldea.

.- Futbolaren munduan marka fidelitatea handia dela kontuan hartuz, marketing zuzenaren bitartez harremanak estutu dituzte zaletuekin Real Madrid txartela sustatuz, eta gero bazkideei zuzenean produktu ofizialak eskainiz…

.- Merchandising-aren aldeko apostua nabarmena egin dute. Adidasekin sinatu zuten kontratua, mundu osora heldu ahal izateko. Denda propioak zabaldu eta indartu dituzte. Eta denetarik eskaintzen dute haietan eta sarean duten dendan: jantziak, ordulariak, karterak, maindireak, golferako ekipamendua, bizikletak, metxeroak,…

.- Komunikabide propioak ere garrantzitsuak dira oso: Real Madrid TV telebista katea, Realmadrid.com webgunea eta Ala Madrid aldizkaria dira bozgorailu ofizialak. Eduki sortzaile eta saltzaile ere bada horrela Real Madrid. Eta produktu propioak iragarri eta saldu ere egin ditzake haietan.

Horrez gainera, argi dago Real Madrid markak gora egin duen heinean, -nazioarteko ezagutzan, jendearen markarekiko balorazio eta atxikimenduan eta abar-, bere produktuak, edukiak eta telebista-eskubideak garestitu egin ahal izan dituela.

Ondo pentsatu eta gauzatutako estrategia Real Madrid markarekin aurrera eraman dutena. Emaitza nabarmenak eman dituena. Eta marka askoz txikiagoentzat ere lezio bat baino gehiago gordetzen duena.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s