Real Madrid, edo marka lantzeko zenbait lezio tipi (eta II)

Marka handien adibideek maiz ez dute balio izaten marka txikientzat, baina aipagai dugun Real Madriden azken urteotako ibilbideak lezio tipi bat baino gehiago gordetzen du kasu egin nahi duen edonorentzat:

.- Komunikazioa sinistea da aurrenekoa eta garrantzitsuena.
Pellokeria dirudien arren, lehendabizi sinistu egin behar da komunikazioak paper garrantzitsua joka dezakeela edozein enpresa, erakunde, gizarte-eragile edo produkturen arrakastarako bidean. Eta zenbat eta gorago egon hierarkian komunikazioa sinisten duten pertsonak, orduan eta aukera gehiago izango da markari zukua ateratzeko.

Real Madriden Zuzendaritzak heldu zion marketinari eta komunikazioari, kudeaketa moderno eta eraginkor baterako tresna moduan. Marka moduan ikusten du Florentino Pérezek Real Madrid, behin eta berriz eta berriz konplexurik gabe errepikatu duenez.

.- Sinisten denarekin kontsekuenteki jokatu behar da gero.
Marka ondo zaindu eta elikatzeko komunikazioaren ardura hartuko duen norbait edota Marketing Sail bat behar dira. Azpiegitura eta pertsonak, enpresak duen plan estrategikoa gauzatzen lagunduko duen marketing eta komunikazio plana pentsatu eta gauzatzeko.

Florentino Pérez presidenteak garrantzia handia eta mugimendu askatasuna eman zizkion Marketing Arduradunari eta haren sailari.

.- Ganorazko baliabide ekonomikoak eskaini komunikazioari.
Beti ere kontuan hartuta, noski, 1) enpresaren lehentasunen artean dagoela komunikazioa, eta 2) salmentak/diru-sarrerak lortzeko hartzen dela marka indartzeko ardura (marka sendo batek gehiago saltzeko ez ezik, lankidetzak lortzeko, publicity-a lortzeko eta abar ere balio duen arren).

.- Unean-uneko helburuak lortzeko komunikazio tresna egokiak aukeratu eta erabili.
Marketing zuzena, merchandising-a, babesgoa, publizitatea, packaging-a,…

Real Madridek Komunikazio Plan on bat zuen hasieratik, epe motz, ertain eta luzeko helburuak eta haiek erdiesteko erabili beharreko erremintak ondo kateatzeko.

.- Enpresaren jardueraren inguruko erabakiak hartzerakoan, oso kontuan izan beti komunikazio ikuspegia.
Horrek esan nahi duen guztiarekin: “fitxaketak”, produktu propioaren ikuspegi komunikatzailea, jarduera propioaren inguruan albiste izan daitezkeen gorabeheren kudeaketa…

.- Harreman ona izan hedabideekin. Eta komunikatu dezaketen euskarri eta komunikabide propioak landu (señaletika, internet,…).

.- …

Lezio tipi bakarrarera tolestu beharko banu irakasbidea, zera esango nuke: utzi aitzakiak alde batera, hartu komunikazioa lehentasunezko kontu gisa, eta hasi lanean dakien norbaitekin, emaitza nabarmenak izango dituzu eta.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s