Zentsura publizitatean

Atzoko Berriak zekarrenez, Volkswagen Golf autoaren azken spot-a kendu dezaten eskatzen ari da elkarte bat. “Adingabeak arriskuan” jartzen omen ditu iragarkiak, bertan haur bat ageri delako arnasa hartu gabe hogei segunduz, aurrean duen autoa bezain gorri jarri arte ia-ia… (Espero dut ikusiko zenuela iragarkia, merezi du eta).

Jakin dudanez, inork ezin omen du bere burua ito, ezta nahita ere, eta beraz, ergel samarra dirudi salaketa horrek. Bestela ere, dena dela, ez dut uste kontuan hartzeko moduko salaketa izango litzatekeenik.

Esango nuke gizartearen gehiengo oso zabal bat aspaldi ohartu dela bere lege propioak dituela publizitateak. Areago, eskertu (eta saritu) egiten ditugu gu linburtzeko, betiko istorio eta leloekin saiatu beharrean, bide berriak lantzen dituztenean.

Egia da publizitatez gainezkako gizarte honetan, iragarki gero eta deigarriak egitera behartuta daudela kreatiboak eta gero eta eremu arriskutsuagoak zapaltzen direla publizitatean. Egia da baita ere, ordea, gero eta errazago asaldatzen direla batzuk. Puritanismo olatu berri bat bizitzen hasi garela esaten duenik ere bada honezkero.

Bocattaren iragarki bat zentsuratu zuten joan den urtean (“Lo mejor del campo”), bertan “nekazarien lepotik barre egiten zelako”. Orain bi urte Amenari spot bat zentsuratu zioten, nanoak agertzen zirelako bertan dantzan eta “modu barregarrian”. Alex de la Iglesiasek Fnac-entzat egin zituen iragarkiak ere zentsuratuak izan ziren, “indarkeria erabiltzera bultzatzen zutelako”…

Guri ere, orain dela gutxi, Kaikuren iragarki bat telebistatik kentzeko presioa egin ziguten, iragarkiak “kale borroka sustatzen duelako” eta “kanpandorreak txikitzera bultzatzen dituelako gazteak”…

Kapitulu asko eta asko izango lituzke publizitateak jasandako zentsura kasuen inguruko liburu batek. Liburu dibertigarri samarra izango litzatekeen susmoa ere badut, hau bezalako kontuak irakurrita.

Hona hemen zentsuratuak izan diren spot bat, bi eta hiru adibide gisa.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s