Marcos komandanteordea, komunikazioan aditu (eta III)

marcos3Asmo handiko marka guztiek behar izaten dute lehen kanpaina indartsu eta deigarri bat, hasieratik ezagunak eta begiz joak izateko. 1994ko urtarrilaren 1ean aurkeztu zituzten beren buruak plaza publikoan EZLN mugimenduak eta haren bozeramale Marcos komandanteordeak.

Ez zuten, ez, edozein egun aukeratu. EEBBek, Kanadak eta Mexikok izenpetutako Tratado de Libre Comercio de América del Norte delakoa jartzen zen martxan egun hartantxe, eta dena prest zegoen urteko aurreneko egunean hamaika titularretan irripartsu eta harro irten zedin mundu osoko hedabideetan Carlos Salinas de Gortari presidentea, baina ez zuen izan festarik azkenean.

Altxamenduaren egunean, lehenbailehen zenbait hedabide indarrez hartu, eta bozgorailu gisa erabili zituen EZLNek indigenen mezuak gizartera eta atzerriko beste komunikabideetara helarazteko. Ekintza hura bidezko gudu gisa agertzeko ahalegin handi eta argiak egin zituzten hasiera-hasieratik, armak hartzera zergatik zeuden “behartuta” azalduz.

Urtarrilaren 6an Chiapas inguruan aztoratuta zebiltzan turistak lasaitzeko, zera esan zien Marcos komandanteordeak: “Barkatu eragozpenak, baina iraultza da hau”.

EZLNren arrakasta mediatikoa eztabaidaezina izan zen. Hedabideetan “indigenen eskubideak”, “txirotasuna”, “marginazioa” eta “neoliberalismoa” bezalako kontzeptuak agertzen hasi ziren. Albiste agentziek berriemaileak bidali behar izan zituzten Chiapasera, inork ez zekielako astebete edo luzeago joko ote zuen kontu hark. Kazetariek egunero ematen zuten hango berri (indigenen bizi-baldintzak, talde etniko ezberdinen arteko harremana Chiapasen…), albiste nagusia bere testuinguruan uler genezan.

Lehen kanpaina hartatik aurrera zapatismoaren sua eta itzala bizirik mantentzen asmatu zuten urtetan EZLNkoek, komunikatuekin, komandanteordeak hedabideetan izan zituen agerraldi eta karta gurutzaketekin… Beste ekintza handi bat antolatu zuten gero, ordea, mugimenduak indar berriz has zezan mende eta milurteko berria.

2000. urteko abenduaren 1ean “indigenen duintasunaren aldeko karabana” hasi zuten. Republikaren hiribururantz abiatu ziren indigenak gobernu osatu berriarekin hitz egitera, eta Chiapasera bueltatu behar izan zuten hedabideek martxa haren berri emateko. Fox presidente hautatu berriari begira zeuden asko nazioartean, eta ezin zion ezetz erantzun Marcosek luzatutako elkarrizketa eskaintzari.

Zapatour entzutetsua hasi zuten orduan, komunikazio ekintza ondo hausnartu eta gauzatu bat. Mexikar iraultza garaian Emiliano Zapatak egindako bide berbera egiten hasi ziren EZLNeko 23 Komandante eta Markos bozeramalea Distrito Federaleraino joateko. Ibilbidean zehar, geldialdietan hitzaldiak ematen zituzten, elkarrizketak eskaintzen, eskuorriak banatzen… Centro de Información bat ere bazuten antolatua (prentsa bulego bat beste izen batekin) informazio jarioa zentralizatu eta zabaldu beharreko mezuak ondo lotzeko.

Gobernuak mundu osoko hedabideak gainean zituenez, ezin zuen konponbide baketsu baterako aukeraren kontrako itxura eman, eta zazpi urte zeramatzan altxamenduko arduradunak armarik gabe iritsi ziren legebiltzarrera. Ordurako mundu osotik hurbildutako intelektualak eta bolondresak karabanarekin zihoazen, gainera, erdi jakinminez erdi txundituta.

Emakume indigena batek hartu zuen han hitza, eta ez Marcosek askok espero zuten bezala. Komandanteordeak ez zuen kongresuan hitz egin, han kaputxarekin itxura dramatikoa emango omen zuelako; eta kaputxa kentzen bazuen, gorabehera hori bihurtuko zelako albiste eta ez indigenen mezua. Markosek argi zeukan, gainera, ez zutela Fox presidentearekin batera argazki berean aterako…

Misteriotsua izaten jarraitzen du gaur Marcos pertsonaiak, baita haren komunikaziorako sen bereziak ere, eta oraindik emango du zer ikusi eta ikasia seguru.

 

Gai honen inguruan, informazio gehiago nahi duenarentzat:
.- Marcos komandanteordearen inguruko
webgune dotore eta mamitsua.
.- Marcosen eta EZLNren inguruko
gorabehera guztiak ondo laburtuta.
.- EZLNren
webgunea.
.- Chiapaseko berri ematen duen
webgune alternatiboa.
.- Zapatisten aldeko talde kataluniar baten
webgunea.
.- Liburu benetan gomendagarria komunikazioaren inguruko interesa duen edonorentzat: “Guerrilla y comunicación. La propaganda política del EZLN”. Miguel Vázquez, Águeda Gómez eta Salvador Leetoy (Catarata argitaletxea, 2004).

 

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s