Eztia eta ozpina, bina tanta

Bi-biak aste berean, eztia eta ozpina. Poz txikiak tarteka, sentsazio mingotsak marteka. Halakoak dira euskaldun patetikoon gorabeherak, baita publizitatearen aurrean (eta atzean) ere.

Poz tanta txiki bi:
Euskarazko telebista kateetan ohituta gaude, ez dakit zorionez edo zoritxarrez, euskaraz entzuten ditugun iragarkietan pantailan idatzita ageri diren mezuak gazteleraz irakurtzen.

Euskal Herrikoak ez diren iragarleen kasuan ulergarria egiten zaigu -oraingoz behintzat- iragarkiak gazteleraz soilik pentsatu eta ekoiztuak izatea, eta gero itzulpena nola edo hala egiten dutela sumatzea. Horregatik, euskal herritarra ez den marka batek bere kanpainaren euskarazko bertsioa zertxobait zaindu duela ikusitakoan, lokuzioaren itzulpena baino gehiago egin duela ikusita, poztu egiten gara.

onceONCEren azken spot-ek, esaterako, zera diote jatorrizko bertsioan udako zozketa iragartzeko: ¡Sí, hay un verano mejor!. Eta euskarazko bertsioan, berriz, honela: Bai, bada uda hoberik!. Itzulpenaren egokitasunak baino gehiago ONCEkoen sentsibilitateak poztu nau, izan ere, titular hori euskaraz idatzita ageri baita telebista pantailan, eta ez hala-hola gainera, ondo landutako super edo gaininpresioetan eta animatuta baizik, jatorrizkoan bezain zainduta.

KASEra berean, Kas freskagarriaren azken spot-a ere, gaztelerazko lelo edo errepika bat duen kanta batean oinarritzen den arren, telefono mugikor baten pantailaren lehen plano batekin amaitzen da, eta bertan, mugikorretako letramotaz badaukazu KAS? irakur daiteke ETB1en ematen dutenean, eta tienes KAS? gaztelerazkoetan. Bada zer edo zer, eta poztu egiten gara euskaldun patetikoak halakoekin ohituta ez gaudenez.

Ozpin tanta bi:
Hemengoak diren iragarleekin erneago egoten gara nahigabe euskaldun patetikoak, uste baitugu ele bietan funtzionatu behar duen publizitate pieza batek ezin duela hizkuntza horietako batera itzulezina izan -are gutxiago beti berbera baldin bada galtzen ateratzen den hizkuntza (eta haren hiztun komunitatea).

bbkArgiaren 1999. zenbakian BBKren faldoi bat ageri da, hamaika puntutxoz osatutako ilustrazioa, eta honakoa dio iragarkiaren izenburuak puntu handienaren barruan: Zelako puntukada!. Ez dut iragarki horren beste bertsiorik ikusi, baina ez da azkarregia izan behar gaztelerazkoan, jatorrizkoan alegia, izenburua zein izango zuen asmatzeko. Bizkaieraren ukitua eman nahi izango zion itzultzaileak izenburu horri, baina itzulezina zen iragarkia.

logo_euskaltelItzulezina da baita ere Euskaltelen azkeneko spot-a. Ez dago modurik bi emakume protagonistak telefonoz elkarri abesten ari zaizkion kanta espainiarraren leloak gazteleraz ez den beste hizkuntza batean funtziona dezan spot-ean.

Txarrena da iragarkiaren mezu nagusia, iragarleak azpimarratu nahi duen etekina esaten duela lelo horrek, eta ez dela soilik hondoko banda sonoroaren zati. Ondorioz, nola edo hala euskaratu dute kanta ia osorik ETB1ean emateko, baina berdin-berdin utzi behar izan dute -gazteleraz- lelo edo errepika.

“Onena” da gazteleraz na de naa de naaa, naa de naa de naaa esaten duen lelo hori, euskarazko telebistan euskaraz datorren kantan “denaa denaaa” ulertu ahalko genukeela euskaldunok, halakoetara hain ohituak egongo ez bagina zoritxarrez…

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s