Fnac eta euskara

LogofnacIritsi da Fnac Euskal Herrira. Gaur arratsaldean irekiko dute aurreneko denda Donostian, eta Bilbon beste bat irekitzeko asmoa omen dute hurrengo urtean-edo.

Ez naiz oraindik dendan izan, jakina, eta ez dut ikusi zein tratamendu eman dioten euskarari, “elebitasunaren kontuari”, denda barruan. Ez dakit zein hizkuntz irizpide ezarriko zituzten bertako seinaleak eta abar diseinatzerakoan, zein jarrera eta jokabide izango duten orohar euskararekiko, euskaldunekiko, euskal produktuekiko eta abar.

Badira pare bat aste, ordea, Fnac-en iritsiera iragartzen duten markesinak ikusten ari garela Donostiako kaleetan. Eta gaztelera hutsez daude guztiak (nik hiri osoan zehar ikusi ditudan guztiak behintzat. Eta asko ikusi ditut).

Lau grafika ezberdin dira: “Ramontxus”, Ramones talde ezaguna gogorazten duen ilustrazio baten gainean; Haizeen Orrazea, a bildua eta argazki kamera bat irudikatzen; “La isla del tesoro” izeneko liburu bat, azalean Santa Klara uhartearen irudia duela; eta Star Wars-eko Darth Vader “Luke, soy tu aita” esanez Luke SkyWalkerri.

Herenegun, lau ilustrazio horiekin osatutako Fnac-en enkarte bat zekarren El Diario Vascok, gaztelera hutsean dago goitik behera hura ere.

Ikea etorri zenean ez bezala, inork ez du kexarik agertu, oraingoz behintzat, Fnac-ek bere publizitatean hartu duen euskararekiko jokaerari buruz. Ez dakit euskarazko prentsan ere publizitatea egin dutelako izango ote den. Edonola ere, Fnac-en adibide honek argi erakusten du -Ikea etorri zenean hemen aipatu genuen bezala- bi gauza oso ezberdin direla euskarazko komunikabideetan publizitatea egitea eta publizitatea euskaraz egitea. (Bietan egin nahi/behar genituzke aurrerapausoak, noski).

Poztu nintzen atzo Berrian orrialde osoko Fnac-en iragarki bat ikusi nuenean, eta gaur ere berriz poztu naiz orrialde osoko iragarkia zekarrelako berriz euskal egunkariak. Iragarkiak berak, ordea, ondoeza eragin dit.

Euskaraz dagoela ematen du, lehen itxura batean, euskaraz baitaude testurik gehienak, baina ilustrazioak ez dituzte ukitu ere egin, ezta haien barruko testuak ere. Gaztelerazkoaren kalko txar bat besterik ez dute egin, beraz, euskaraz. Iragarki horrek euskaraz funtziona zezan nahikoa zenean “Altxorraren uhartea”, “Ramontxoak” eta “Luke, ni nauk hire aita” jartzea, adibidez.

Fnac marka “euskal herritartzeko” asmoa zuen publizitate kanpainak bigarren mailakotzat jo du euskara. Non, eta munduko probintziarik euskaldunenean. Zertan, eta kultur aisialdian diharduen marka batek…

Eta hemen ez da ezertxo ere gertatzen.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s