Naranja, euskaldunon laugarren kolore?

logo_euskaltelKolore korporatibo indartsua da naranja, inguruotan ondo asko dakigunez. Euskaltelek diru kopuru potoloak inbertitu ditu EAEn guztiok bere burua kolore horrekin identifika dezagun. Eta Iparraldean ere ezaguna baino ezagunagoa da Orange eta haren naranja kolorea.

Bankuen merkatuan, Espainian, gauza harrigarri samarra gertatzen ari den arren oraintxe kolore naranjarekin (bat eta bi lehiakide ari baitira beren buruak kolore berdinarekin identifikatzen), merkatu publizitarioki garatuetan gauzak oso argi egoten dira normalean koloreei dagokionean.

Espainian, telefonia mugikorraren merkatu zabal eta errentagarrian, esaterako, urdina da Telefónica Movistar, gorria Vodafone eta berdea Amena (Euskaltelen jabea). Laster aldatuko omen da, ordea, paisaia hori.

Gaur bertan irakurri dut hemen, epe laburrean merkatu kuota galduko duela Amenak laster, Espainian ezaguna den Amenaren marka irudia alde batera utzi eta ezezaguna den Orangerena hartzen duenean.

Uztaila amaieran jakin zen France Télécomek, Orange markaren jabeak, Amena erosi zuela. Hemen, adibidez.

Enpresak hartutako aurreneko erabaki potoloak eman zituzten gero jakitera hanhemen, eta operazioak Euskalteli nola eragin ziezaioken asmatuz ironia zerabilten batzuek inguruotan.

El Correokoek berehala eman zuten albistea:
Curiosamente, la identidad corporativa de Euskaltel -con predominio del color naranja- va a encajar como anillo al dedo con la de los nuevos propietarios. Y ello porque France Télécom opera en telefonía móvil con la marca Orange -naranja en inglés-, que tiene este color también como dominante de su identidad.

Naranja kolorea gehitu beharko al zaio ikurriñari mugaz bi aldetako euskaldunak (tarifa merkeekin) batzeagatik? Naranja al da “batzen gaituena”? Zerekin batuko gaitu laster?…

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s