Izenean izana (II)

Ez du izenak egiten izana. Baina beste esaera batek dioen legez: izen txarra, izan txarra. Izen txar baten atzean izan kaxkar bat dagoela pentsatzeko joera dugula gizakiok, alegia. Horregatik, komunikazioaren ikuspegitik, hobe da izena handi eta izana ttiki, alderantziz baino.

Hori bai, izen on bat sortzeko, -egitasmorik potoloenari izena jartzeko bada ere-, ez dago erdarara jo beharrik. Honakoa dio Koldo Zuazok bere azken liburuan:

Lilurak eraginda, geuk sortu eta “enblematiko” egin nahi ditugun izakiak inglesez bataiatzen ere hasiak gara dagoeneko: International Physics Center, Bilbao Exhibition Center gisakoak lekuko. Izen handiak izate handia dakarrela uste du, nonbait, zenbaitek, baina, egia esan, euskal izena jarrita ere, -Txillida Leku, esate baterako- ez du ematen gure duintasuna eta oihartzuna ezertan gutxitzen eta galtzen direnik, eta, aldiz, geure izenak erakusten du geure izana nazioartean.

Arrazoi du Koldo Zuazok. Euskarak ez du aitzakiarik. Aukera ugari eskaintzen dizkigu gure hizkuntzak, baina askok ez dute harekiko sentsibilitate nahikorik; eta badaukagun askok, berriz, sormena eta euskal sena falta ditugu izengintzan (ere).

Susmoa daukat euskal sena zenean, sormen handiegirik gabe jokatzen zutela gure aurrekoek edo behintzat ez zutela premia handirik izen eraginkorrak sortzeko. Herriko bapore izenekin gogoratzen naiz, adibidez: Gure Nahia, Berriz Gure Nahia; San Luis, San Luis Berria, Berriz San Luis…

Orain, ordea, komunikazioaren eremuan sortzaileak izan nahi/behar dugunean, ez dugu senik euskaraz sortzeko. Horren erakusle garbi izan daitezke, adibidez, inguratzen gaituzten “euskoizen” guztiak, euskarari funtzio sinboliko hutsa bete dezan besterik eskatzen ez diotenak, horrekin bertakotasuna adierazita nahikoa delakoan edo…

Aspaldian entzun ditudan izen euskaldun egokienak (komunikazioaren ikuspegitik begiratuta) euskaraz apenas egiten duen sektore batekoak dira: Pittilin Gorri eta Titigoxo.

Ez da erraza izen egoki bat asmatzen. Eta are zailagoa suertatzen zaigu euskaraz. Senagileak behar ditu euskarak, senagileak.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s